GARA > Idatzia > Kultura

Telebistarako ekoizpen originalei ateak ireki dizkie FIPAk, Biarritzen

Gare du Midin atzo egindako irekiera ekitaldiarekin hasi da FIPA jaialdiaren 23. edizioa. Mundu osoko ikus-entzunezko produkzioari begirada berezi eta kritikoa ematen dion jaialdia igandera arte izango da Biarritzen. Atzo aurkeztu zuten epaimahai ofiziala, eta historian lehen aldiz, euskaldun bat izango da bertan, hain zuzen ere, Fermin Muguruza.

p040_f01_203x120.jpg

Idoia ERASO | BIARRITZ

Biarritzeko Hôtel du Palais bikainean elkartu ziren atzo epaimahaikide guztiak. Itsasoa atzean zutela, prentsaren aurrean aurkeztu eta elkar ezagutzeko parada izan zuten 23. edizioko lanik hoberena zein den erabaki beharko duten pertsonek.

Bi FIPA sari irabazi dituen Dan Franck idazle eta gidoilari frantsesak erabakitzaile bezala parte hartzeak duen garrantzia nabarmendu zuen: «Telebistaren mundua hain gaizki dagoela ikusita, bestelako zerbait egiten duen jaialdian parte-hartzea interesgarria da, ikusleei interesgarria den zerbait eskaintzeko». Jaso dituen bi sariei buruz honakoa esan zuen, ironiaz: «Pena da aurten nire filmik ez izatea lehiaketan, bestela neure buruari beste sari bat emango nioke».

Tella Kpomahou aktore benindarra epaimahaian egoteko aukerari buruz mintzatu zen. «Ohore bat da hemen egotea, besteak epaitzea ardura handia da, baita plazera ere». Sekzio ofizialean lehiatuko diren filmei buruzko zenbait hitz ere izan zituen: «Aukeraketa egitea zaila izatea espero dut, horrek maila ona dagoela esan nahiko baitu».

Lehiaketarako hautatuen artean bere kontinenteko emankizunik ez izatea nabarmendu zuen emakume afrikarrak. Teresa Cavina zuzendari berriari Afrikan ikus-entzunezko mailan diren aukeren berri emango diola gaineratu zuen.

Fermin Muguruza, lehena

Euskaldunontzat aurtengo berritasun nagusia Fermin Muguruza epaimahaikide izatea da. Jaialdiaren historian lehen aldiz, epaimahai ofizialeko kide da euskaldun bat. «Garrantzitsua da epaimahaian euskaldun bat izatea, ez ni izateagatik, FIPAn gure herriko norbait dagoelako baizik», esan zuen Muguruzak. Jaialdian egin beharreko eginkizunari buruz, honakoa aipatu zuen: «Lau egunetan hogei film ikusi beharko ditut, lan ederra».

Musika arloan egindako lanagatik ezaguna, palestinar kantariekin batera eginiko «Checkpoint Rock» dokumentala munduari itzulia ematen ari da, eta FIPAn ere izango da ikusgai.

Nueva época con el mismo espíritu crítico

«Lo esencial sigue siendo la programación y el público», declaró ayer el secretario general del festival, Jean-Michel Ausseil. Haciendo uso del privilegio que le da la antigüedad, estimó que, a pesar del cambio de dirección, el espíritu del festival no ha variado. La nueva dirección la encabeza Teresa Cavina, quien sustituye a Pierre-Henri Deleau y cuyo nombramiento ha creado gran expectación. Tras dos décadas de Fipa firmadas por Deleau, la llegada de la italiana -que ha trabajado hasta ahora en los comités de selección de la Mostra y el Festival de Roma- será analizada con mucho interés. Jean-Michel Ausseil también reconoció que él está expentante. «La nueva responsable tiene una visión muy diferente al director anterior. Todavía no he visto lo que ha elegido -apuntó-, así que al final del festival podré juzgar si estamos de acuerdo o no con su criterio». Teresa Cavina, quien no oculta su admiración por Deleau, también declaró que quiere mantener el espíritu crítico del festival, sin negar la diferencia evidente de una selección que no puede sino ser personal. Al hablar sobre su selección, la nueva delegada encontró rasgos comunes entre las diferentes producciones que concurren. Por un lado, la necesidad de redescubrir la historia del siglo XX, tal vez como posible enseñanza para el futuro. Por otro, llamó la atención sobre la preocupación de los realizadores por la situación medio ambiental. Por último, destacó el interés por las producciones de las televisiones israelí y china.I. E.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo