IDOIA ARRILLAGA AGIRRE | Mutriku
Krisi garaian euroak bueltaka gurean!
Mutrikuko portu berriko eta babes dikearen inguruko obretan energia berriztagarrien mezua zabalduz zentral maremotriza «sartu» zuten. Hasierako proiektuan aurreikusitakoa ez zenez, itsasoaren indarraz baliatuko den «etorkizuneko» zentral honek beste obren jarduerak ere aldarazi zituen. Honela, ingurumen prozeduren onarpena jarduera guztietatik -zortzi direlakoan gaude- hiruk bakarrik lortu dute. 2009ko udaberrian babes dike berriko obren gelditzea suertatu zen.
Joan den astean maremotrizean itsasoak sorturiko kalteen konponketarako eta estazioa martxan jartzeko beste 3,4 milioi euro bideratu dituzte. Diru honekin nahikoa izango al da? Antzeko kopurua erabili da Mendaroko ospitaleko urgentzia zerbitzua berriztatzeko eta handitzeko. Bitartean, Mutrikuk, ia 5.000 inguruko herriak, non 1.000 pertsona 65 urtetik gorakoak diren, ez du oraingoz eguneko zentrorik... diru faltagatik?