Zinemaldi sozialen topaketak Bilbon, herri apalaren zinema sarea ehundu eta zabaltzeko
Kultura Communication Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak zinema soziala ardatz duten jaialdien topaketak antolatu ditu ostirala arte, hamalau zinemalditako ordezkariekin.
A. BILBAO | BILBO
Iazko urrian, Bilbon, eta lehen aldiz Film Sozialen jaialdia antolatu zuen KCD Garapenerako Lankidetzako gobernuz kanpoko erakundearen ekimenez, gai bera lantzen duten zinemaldien lehenengo topaketak egingo dituzte Bilbon, atzo hasi eta ostiralera arte. Guztira hamalau zinemalditako ordezkarik parte hartzea espero dute -atzo heltzeke zen bat, hegaldian arazoak medio-.
Bertaratuko direnen artean, Bangladesheko Voices From the Waters jaialdi indiarra, eta bi amerikar ordezkari: Guatemalako Festival Ícaro de Centroamerica jaialdia eta New Yorkeko Finger Lakes Environmental jaialdi estatubatuarra. Horiez gain, Afrika iparraldetik ere ordezkari bi, Fisahara jaialdia eta Tangerreko Cine Latinoamericano en Marruecos jaialdia. Espainiarrak berriz, Cine Africano de Tarifa jaialdia, Cines del Sur granadako jaialdia, Madrileko Documenta eta Arnedoko (Errioxa) Octubre Rojo jaialdia; eta Kataluniatik, Cinema Independent L´Alternativa. Bukatzeko, Bilboko Zinebiko eta Film Sozialak jaialdiko ordezkari bana.
KCD erakundeko zuzendari Juan Carlos Vazquezen esanetan, bertaratutakoek «gizarteari ekarpenak egiteko tresna gisa ulertzen dute zinema», eta horretarako baliatu nahi dute «herri ezberdinen arteko harreman eta ikuspuntu trukaketa». Iritzi berekoa da Finger Lakes Environmental jaialdiko Tanya Saunders estatubatuarra ere, elkarlana baliatu nahi baitu «elkarri lagundu zein lanak trukatu eta banaketa antolatzeko». Atzo esan zuenez, gainera, aukera eta ideia berriei «irekiak» daude Bilboko Lan Ekintzan izango diren jardunaldi horietan parte harzen duten jaialdietako kideak.
Honetaz gain, jendaurrean «Open Zinema» elkarlanerako taldea aurkezteko ere baliatuko dituzte jardunaldiok.
«Open Cinema»
Lau dira «Open Cinema» delako egitasmoan parte hartzen duten partaideak. Jardunaldietako antolatzaile eta Bilboko Film Sozialak jaialdiko arduradun eta KCDko zuzendari Juan Carlos Vazquezekin batera, Voices from the Waters jaialdiko arduradun George Kutty Luckos da bata, eta AEBetako Tanya Saunders eta Alexandra Halkin dira besteak. Lehena New York hiriko Ithaca unibertsitateko Finger Lakes Environmental jaialdiko kidea da eta bigarrena berriz Chiapas Media Projets taldeko partaidea, Mexikon lan egin ohi duena.
Gainera, bihar Alexandra Halkin beraren «Migrar o morir» dokumentala emango dute Capitol zinema aretoetan, solasaldi eta guzti, Guerrero inguruko (Mexiko) langileen bizitza txiroa aztertzen duena.
Dentro del encuentro que desarrolla estos días el Encuentro de Festivales Internacionales de Cine Social, son dos los actos abiertos al público. Uno se desarrolló ayer tarde en la Fnac, con la presentación del consorcio «Open Cinema» y la proyección del cortometraje documental «Un puente sobre el río», del cubano Rigoberto Jiménez. El segundo tendrá lugar mañana a las 19.45 en los cines Capitol de Bilbo, donde, dentro de la presentación pública del 2º Festival Internacional de Cine Invisible «Filme Sozialak», se proyectará el documental enfocado en México «Migrar o morir», de la estadounidense Alexandra Halkin, quien participará en el posterior debate. Habrá además, servicio de guardería. A. B.