
Alvaro, Gorka, Gonzalo eta Luixa Reizabal Arruabarrena | Donostia
Esker ona, Berioko Gerontologia Zentroari
Gutun honen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu Berioko Gerontologia Zentroko langileei -gehienak emakumezkoak-, zendu berri den Maria Luisa Arruabarrena gure ama profesionaltasun osoz ez ezik, adeitasun, arreta, mimo eta maitasun handiz ere zaindu du- telako.
Bereziki esker anitz azken urtean ama modulu psiko-geriatrikoan zaindu duten pertsonei. Ez zaituztegu inoiz ahaztuko, eta zuen oroitzapena beti egongo da gure amarenari lotuta.