EBko ministroen biltzarraren aurka, manifestaziora deitu dute Donostian
Europar Batasuneko Lehiakortasuneko ministroek biltzarra egingo dute Donostian otsailaren 7, 8 eta 9an. Hamaika kolektibok manifestazioa deitu dute iganderako, «EBren proiektuak bere baitan ezkutatzen duena salatzeko». Ezker abertzaleak dei egin die euskal herritar guztiei Donostiara joan daitezen langile eta herrien eskubideen defentsan EBk garatzen duen politika salatzera, baita Euskal Herriko gatazkaren konponbide demokratikoa aldarrikatzera ere.