GARA > Idatzia > Ekonomia

EBko ministroen biltzarraren aurka, manifestaziora deitu dute Donostian

Europar Batasuneko Lehiakortasuneko ministroek biltzarra egingo dute Donostian otsailaren 7, 8 eta 9an. Hamaika kolektibok manifestazioa deitu dute iganderako, «EBren proiektuak bere baitan ezkutatzen duena salatzeko». Ezker abertzaleak dei egin die euskal herritar guztiei Donostiara joan daitezen langile eta herrien eskubideen defentsan EBk garatzen duen politika salatzera, baita Euskal Herriko gatazkaren konponbide demokratikoa aldarrikatzera ere.

p020_f01_097x160.jpg

Amaia ZURUTUZA |

Datorren igande, astelehen eta asteartean Europar Batasuneko (EB) Lehiakortasuneko 27 ministroek biltzarra egingo dute Donostian. Europar Batasuna «langile klaseei erabakitze eskubidea ukatzen dien egitura instituzional antidemokratikoa» izanik, manifestazioa antolatu dute ezkerreko euskal eragile sozial, sindikal eta politiko anitzek Donostian datorren iganderako, 12.00etan, «Kapitalaren Europaren aurka, herrien eta langileen Europaren alde» lelopean.

Ezker abertzaleak, ohar baten bidez, dei egin zien atzo euskal herritarrei igandean Donostiara joan daitezen, Estatuen ordezkari diren ministroen aurrean Europar Batasunak garatzen duen politikak herrien eta langileen eskubideak are gehiago murrizten dituela salatzeko. Zehazki, EBk enpresa transnazionalen eta interes militarren aginduen menpeko ereduan sakondu nahi duela baieztatu zuen ezker abertzaleak.

Eskubideen murrizketak

Krisialdi ekonomikoa hizpide hartuta, honi aurre egiteko EBko ordezkariek hartu dituzten neurriek kaltetuenen eskubideen murrizketan sakontzea ekarri dutela baieztatu zuen. «Bizi baldintza kaskarretan bizitzera kondenaturik dira europar gotorlekuaren mugen baitan bizi diren milioika emakume, langile, gazte eta etorkin», salatu zuen.

Era berean, Europar Batasunak estatuek gidaturiko eta parte-hartze eta kontrol demokratikorako bitartekorik ia batere ez duen Europa bat defendatzen du ezker abertzalearen iritziz, baita «Estaturik gabeko nazioek ahotsik ez duten eta herrien autodeterminazio eskubidea ukatua duen Europa bat» ere.

EBk bultzatzen duen eredu ekonomiko eta soziala salatzeaz gain, igandean Euskal Herria bisitatuko duten estatu-ordezkariek herri honek Estatu espainol eta frantsesarekin gatazka politikoa bizi duela jakin behar dutela adierazi zuen ezker abertzaleak. Gatazkaren berri izateaz harantzago, bere mugen baitan garatzen den gatazka honen konponbidearen bilaketa sustatzea EBren ardura ere badela aldarrikatu zuen, baita gatazkan sakontzea baino lortzen ez duten neurri polizialak alboratzea ere.

Alternatibarik gabe

Halaber, ministroen gailurrak propaganda helburuak dituela baieztatu zuen ezker abertzaleak, baita bilera honekin Estatu espainolean langabe kopurua etengabe goraka doala eta dagoeneko murritzak diren prestazio sozialak gehiago murrizteko asmoa duela ahantzarazi nahi duela EBko Txandakako Lehendakaritza hartu berri duen ordezkaritza espainolak.

Egoera sozial eta ekonomiko gordin honetan ez Europar Batasunak, ez espainiarren Lehendakaritzak ezta Euskal Herrira datozen ministroek ere ez dutela inolako alternatibarik ekarriko esan zuen, aitzitik, euren proposamena banketxe eta enpresa handiei laguntzak handitzean eta bitartean herritarren gehiengoaren prestazio sozialak murriztean datzala.

Beraz, langile eta herrien eskubideen defentsan, eta Euskal Herriko gatazkari konponbide demokratikoa ematearen alde igandean Donostiako hitzorduarekin bat egiteko deia egin zuen ezker abertzaleak.

Ekimen bateratua

Europar Batasunaren proiektuak «bere baitan ezkutatzen duena salatzeko» eragile ugarik ekimen bateratua antolatu eta manifestaziora deitu dute iganderako, besteak beste: antikapitalistak taldeak, gazte independentistak, EGK, gazte komunistak, ELA, LAB, CGT-LKN, CCOO, CNT, Ezker Abertzalea, Aralar, Alternatiba, Ezker Batua, Zutik-eko Gorripidea eta PCE-EPK. Guztien artean adostutako manifestu bat osatuz, aste honetan eragile eta talde gehiagoren atxikimendua biltzen aritu dira.

«Normaltasuna»

Manifestaziora deitu duten kolektiboek salatu dute europar biltzar hau azken uneraino ezkutatu dutela, edozelako protesta ekimenen antolakuntza oztopatzeko helburuz eta Euskal Herriaren «normaltasun» irudia emateko.

12.00etan

Igandean 12.00etarako deitu dute manifestazioa euskal eragile sozial, sindikal eta politiko anitzek Donostian «Kapitalaren Europaren aurka, herrien eta langileen Europaren alde» lelopean.

Para López, tiene una «enorme trascendencia»

La vicepresidenta primera del Gobierno español, María Teresa Fernández de la Vega, y el lehendakari, Patxi López, se reunieron ayer en Ajuria Enea donde entre otras cuestiones abordaron los asuntos que se debatirán en la Cumbre de Ministros Europeos de Competitividad.

En la rueda de prensa posterior al encuentro, López calificó de «hito de enorme trascendencia» la cumbre, que permitirá que la CAV se convierta en «un foro de alcance internacional» y abogó por «la participación directa y efectiva del País Vasco en las instituciones europeas».

La cumbre de Donostia permitirá lucir, según el lehendakari, el «destacado papel» que juegan Araba, Bizkaia y Gipuzkoa en el campo de la innovación, de las energías renovables, del vehículo eléctrico «e incluso en innovación culinaria».

Por su parte, Fernández de la Vega anunció que el Gobierno español apoyará la «declaración de Donostia» que saldrá de esta cumbre cuyo objetivo, dijo, es «mandar un mensaje muy claro a la ciudadanía sobre el papel de la ciencia en el desarrollo económico para luchar contra los efectos de la crisis y como motora de la recuperación». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo