LITERATURA
Nader Koochaki, Hugoeneako lehen apopilo euskalduna
Atzo sartu zen Pasai Donibaneko Hugoenea, Idazlearen Etxean lehen apopilo euskalduna: Nader Koochaki Etxeberria. Donostiarra hilaren 28ra arte egongo da bertan, jadanik idatziak dituen poemak atontzen. Azken zortzi urteetan zirriborraturiko koadernoetan murgildu nahi du. «Hugoeneak, egunerokotasunean aurkitu ezin dudan lanaren dedikaziorako giroa bermatuko didala iruditzen zait» aipatu zuen atzo. Poema liburu bezala argitaragarri suerta daitekeen idatzi sorta antolatu eta atondu nahi du.