GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

BERTSOAK

Garesen erabakiko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak

Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken final-laurdena Garesen izango da bihar, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan, arratsaldeko 17.30ean. Aizarotz, Sunbilla eta Agoitzen bezala, sei bertsolari arituko dira bertsotan, finalaurrekoetarako zuzeneko pasea eskuratu nahian. Lehen sailkatua, datorren otsailaren 20an Etxarri Aranazko finalaurrekoan izango da eta gainerako bertsolariek puntuazioen zain egon beharko dute finalaurrekoetarako txartela lortuko duten edo ez jakiteko. Garesen izango direnak hauexek dira: Xabier Terreros, Ioar Tainta eta Estitxu Arozena lesakarrak, Alazne Untxalo Iturengo bertsolari gaztea, Eneko Lazkoz etxarriarra eta Jon Elizetxe gartzaindarra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo