GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

ERAKUSKETA

Joseba Zabalzak «Bienvenido a la montaña de basura» erakusketa zabalduko du gaur

Joseba Zabalza argazkilariak erakusketa berria inauguratuko du gaur arratsaldean Donostian. Nafarrak inork joan nahi ez duen lekuetara eraman du bere argazki-makina, mundu osoko zabortegietara, eta bertan bizi den jendea erretratatu du. «Zaila da ulertu eta barneratzea nola bizi den milioika pertsona, gehien dutenek botatzen dutenetik», dio Zabalzak. «Neurririk gabeko kontsumismoaren kate atrofiatuan, aukeratuen talde batek dena xahutzen du, planeta akituz eta baliabideak ahituz, eta gainera behekoei pazientzia eskatuz. Baina pazientzia bukatu egingo da orain Jaungoikoari eskerrak ematen dizkioten horientzat, gutxienez pobreek lan egin, diru pixka bat lortu eta jan egin dezaketen zabortegiak existitzeagatik». Erakusketa Ernest Lluch kultur etxean egongo da gaurtik otsailaren 25era arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo