
Bi bilbotar epaitegira, Anzari buruz galdetzeagatik
GARA| BILBO
Printze-printzesa espainolen aurrean Jon Anzaren desagerpena salatu eta non dagoen galdetzeagatik Bilboko Olabeaga auzoko bi gazte epailearen aurrean deklaratzera deitu dituzte.
Joan den urtean, ekainaren 18an, printze-printzesa espainolak Bizkaiko hiriburuan zeudela, hainbat gaztek preso ohiaren desagerpena salatu zuten haien aurrean, �Jon Anza non dago?� zioten kartelak atera eta galdera hori oihukatuz. Gazteek salatu zutenez, Ertzaintzak gogor kolpekatu eta identifikatu zituzten. Orain, berriz, deklaratzera deitu dituzte.