GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bi bilbotar epaitegira, Anzari buruz galdetzeagatik

GARA| BILBO

Printze-printzesa espainolen aurrean Jon Anzaren desagerpena salatu eta non dagoen galdetzeagatik Bilboko Olabeaga auzoko bi gazte epailearen aurrean deklaratzera deitu dituzte.

Joan den urtean, ekainaren 18an, printze-printzesa espainolak Bizkaiko hiriburuan zeudela, hainbat gaztek preso ohiaren desagerpena salatu zuten haien aurrean, «Jon Anza non dago?» zioten kartelak atera eta galdera hori oihukatuz. Gazteek salatu zutenez, Ertzaintzak gogor kolpekatu eta identifikatu zituzten. Orain, berriz, deklaratzera deitu dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo