GARA > Idatzia > Ekonomia

Prodema eta Composites Gurea-ko langileek mobilizazioak iragarri dituzte

p027_f01_6843.jpg

GARA

Madme taldeko zuzendaritzak urtebeteko enplegua erregulatzeko espedientea (EEE) aurkeztu du, hirugarrena jadanik, eta talde horren barruan dauden Prodema eta Composites Gureako enpresa batzordeek atzo adierazi zuten espediente horrek ez duela oinarririk.

Prentsaren aurreko agerraldian, langileek aipatu zuten Madme taldeak «dirutza» irabazi duela eraikuntza goraldian izan den urte luzeetan, eta, besteren artean, Prodema eta Composite Gurea enpresek hiru milioi euroko dibidenduak banatu dituztela akziodunen artean.

Azaldu zuten, halaber, negoziazioak hasi zirenean langileen ordezkariek taldeko eta enpresa bakoitzeko kontuak eskatu zizkiotela taldeko zuzendaritzari, finantza-egoera ezagutzeko, baina salatu zutenez, ez ditu inoiz kontuak aurkeztu nahi izan.

Dokumentaziorik gabe langileen ordezkariek beren egitekoa ezin dutela burutu nabarmendu zuten, eta salatu zuten zuzendaritzak iragarri duela espedientea onartu ezean, bere kabuz hogei langile kaleratuko dituela. Honen aurrean, langileek espedienteari «ezetz» esan eta hiru greba egun -12, 18 eta 19an- eta mobilizazioak antolatu dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo