Uranioa aberasteagatik Iran zigortzeko kanpainako buru izan nahi du Israelek
Iragarri bezala, uranioa aberasten hasi denez, Iran gogor zigortzeko dei ugari egin zituzten atzo Mendebaldeko potentziek. Iran zigortzeko eskatzen dutenen artean, Israelek aurrena izan nahi du, eta Errepublika Islamikoa militarki erasotzeko aukera ere ez du baztertzen.
GARA |
Iran atzo uranioa %20 aberasten hasi zela-eta, hari zigor gogorragoak ezarri nahi dizkio Israelek, eta Errepublika Islamikoren aurka bide militarretik ekiteko aukera ez ere ez du baztertzen.
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk dei egin zion atzo nazioarteko komunitateari, Iranen kontra «berehala zigor larriak ezartzeko».
«Iran arma nuklearrak lortzeko lasterketa bizian dago, nazioarteko komunitatea mespretxatuz. Beraz, Israelentzako, eskualdearentzako eta mundu osoarentzako mehatxu bat gelditu nahi duen ala ez erabaki behar du nazioarteak», ohartarazi zuen Netanyahuk.
«Hitzak baino gehiago behar dira», gaineratu zuen Israelgo lehen ministroak Europar Batasuneko enbaxadoreekin izandako bileran.
Iranek Natanzeko zentralean uranioa %20 aberasten hasteak kezka sortu du Mendebaldeko potentzietan eta Israelen, arma nuklearrak ekoizteko asmoa izatea leporatzen baitiote Teherani. Iranek ukatu egin du hori, eta energia nuklearra soilik asmo zibiletarako ekoitzi nahi duela nabarmendu du behin eta berriz.
«Gure asmoa da Iranen kontrako zigorrak, adibidez, Teherani osagai elektriko edo elektronikoak saltzeko debeku batean gauzatzea. Edo petrolioa fintzeko behar duten produktuak ez saltzea», adierazi zuen Israelgo Atzerri Ministerioko eledun Igal Palmorrek.
Washington, NBEra
AEBetako Defentsa idazkari Robert Gatesek, berriz, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Iranen kontrako zigor gehiago eta zorrotzagoak ezartzeko aukera zabaltzea espero duela adierazi zuen, Errepublika frantseseko presidente Nicolas Sarkozyrekin Parisen bildu ostean.
Gatesek gaineratu zuenez, Iranen kontrako zigor zorrotzagoak ezartzeko beharrezkoa da NBEren oniritzia, eta halako erresoluzio bat lortzeko «asteak beharko dira, ez hilabeteak, arazo larri baten aurrean gaude eta».
Egitasmo honek izan dezakeen oztoporik handiena Txinaren jarrera da. Beijingek beto eskubidea du Segurtasun Kontseiluan eta Washingtonek Taiwani armak saldu izana haserre bizian jarri ditu agintari txinatarrak. Beijingekin batera, beste herrialde batzuk ere Iranekin hitz egitearen aldekoak dira.
La alta representante de la UE para Asuntos Exteriores, Catherine Ashton, expresó ayer en nombre de los 27 su «inquietud» por el plan iraní de enriquecimiento de uranio y advirtió de que la UE está dispuesta a apoyar las medidas necesarias para frenarlo en el Consejo de Seguridad de la ONU.
«Aumentar el nivel de enriquecimiento al 20% aumenta el déficit de confianza sobre la naturaleza del programa nuclear iraní», afirmó Ashton en un comunicado.
Ashton resaltó que enriquecer el uranio al 20% no proporcionará por sí mismo combustible para el reactor de investigación de Teherán ni permitirá continuar la producción de isótopos médicos que las propias autoridades iraníes han dicho que se necesitan con urgencia.
«Nos sigue resultando difícil entender por qué Irán no ha aceptado el acuerdo propuesto por el Organismo Internacional de la Energía Atómica (OIEA) que hubiera resuelto todos estos problemas», señaló.
«La UE continuará revisando todos los aspectos del problema nuclear iraní y está dispuesta a adoptar las medidas necesarias para acompañar el proceso en el Consejo de Seguridad de la ONU», añadió. GARA
Iragarri bezala, Iranek atzo hasi zuen uranioa %20 aberasteko prozesua Natanzeko zentralean, Errepublika Islamikoaren Energia Atomikoaren Erakundeko buru Ali Akbar Salehik konfirmatu zuenez.