DEIALDIA
Donostiako Tokiko Musika Erakustaldirako deia zabaldu dute
Donostia Kulturak eta Donostiako Udaleko Gazteria Sailak 2010eko Tokiko Musikaren Erakustaldirako deia egiten dute. Parte hartzeko asmoa duten taldeek otsailaren 10etik 26ra bitartean eman beharko dute izena. Deialdiaren helburua Donostiako entzuleei bertako musika-taldeak eta musika-taldeon lana ezagutzeko bidea erraztea da. Hiru estilotan banatuko dira taldeak: Popa, rocka eta beste joera batzuk. Taldeko kideen erdiak Gipuzkoan jaioak izan beharko dute gutxienez. Xehetasun gehiago, donostiakultura.com atarian aurki daitezke.