GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

E. IRRATIA SARIA

Pablito, Xala eta Aimar izan dira jardunaldiko pilotari onenak

Aurrelariek bereganatu dituzte Binakako Txapelketaren bosgarren jardunaldiko punturik gehienak Euskadi Irratia sariketan. Zehazki, Pablito Berasaluzek, Xalak eta Aimar Olaizolak 60 puntu eskuratu dituzte, jardunaldi bakarrean lor daitekeen puntu kopuru handiena. Irujok ere 53 puntu batu ditu. Beste muturrean Sebas Gonzalez gelditu da, alerik jaso gabe. Sailkapen nagusian, Irujok jarraitzen du lehen postuan 262 punturekin, eta Aimar Olaizola (229) bigarren postura igo da Titini aurrea hartuz (199).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo