GARA > Idatzia > Ekonomia

Nekazaritzan gazteen sarrera bultzatzeko eskatu du EHNEk

GARA |

Bizkaiako Diputazioak laster argitaratuko duen Nekazaritza Lur Fondoari buruzko Dekretuaren zirriborroari alegazioak egin dizkio Bizkaiako EHNEk. Bertan, besteak beste, nekazaritzarako lur faltaz dagoen problematikari erantzuteko konpromezu eta iniziatiba gehiago behar direla azpima- rratzeaz gain, batez ere, gazteen instalakuntza eta produkzio eredu agroekologikoa, -estentsiboa eta lurrarekin lotua-, bultzatzea eskatu du. Era berean, erabakiak hartzerakoan nekazaritza sekto- rearen ekarpena bermatu behar dela aldarrikatu du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo