GARA > Idatzia > Ekonomia

LAN HITZARMENA

Mobilizazioetan ari dira Azpeitiko Sidenorreko langileak

Lan txanda bakoitzean ordubeteko lanuzteak egin dituzte azken bost egunetan Azpeitiko Sidenorreko langileek, eta «Sidenorreko langileok hitzarmen duin baten alde» lelopean elkarretaratzeak egin dituzte enpresa atarian. Langileen gehiengoak hartu du parte horietan, %90 inguruk. Lan hitzarmena berritu gabe dute 2008az geroztik. Enpresan ordezkaritza duten ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuek plataforma bateratua osatu dute eta enpresari negoziazio «serio» bat exijitu diote. Enpresako LABeko ordezkari batek GARAri azaldu dionez, zuzendaritzak, funtsean, «soldata gastuak murriztu nahi ditu lanaldia handituz». Euren aldarrikapenen alde borrokan jarraituko dutela iragarri dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo