GARA > Idatzia > Ekonomia

LAN HITZARMENA

Mobilizazioetan ari dira Azpeitiko Sidenorreko langileak

Lan txanda bakoitzean ordubeteko lanuzteak egin dituzte azken bost egunetan Azpeitiko Sidenorreko langileek, eta �Sidenorreko langileok hitzarmen duin baten alde� lelopean elkarretaratzeak egin dituzte enpresa atarian. Langileen gehiengoak hartu du parte horietan, %90 inguruk. Lan hitzarmena berritu gabe dute 2008az geroztik. Enpresan ordezkaritza duten ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuek plataforma bateratua osatu dute eta enpresari negoziazio �serio� bat exijitu diote. Enpresako LABeko ordezkari batek GARAri azaldu dionez, zuzendaritzak, funtsean, �soldata gastuak murriztu nahi ditu lanaldia handituz�. Euren aldarrikapenen alde borrokan jarraituko dutela iragarri dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo