AMATEUR Denboraldia hastear da
Talde indarberrituak aurkeztu dituzte nafarrek
Caja Rural eta Lizarte sendotu dira; Seguros Bilbao eta Naturgas 23 urtez azpikoetan nabarmentzen dira.
Unai IRARAGORRI
Amateurrek aurreneko urratsak eman dituzte eta Euskal Herriko tropela prest da denboraldiari aurre egiteko. Guztira, 14 talde lehiatuko dira Hegoaldean: Nafarroako bost, Gipuzkoako eta Bizkaiko lau eta Arabako bat.
Caja Rural, Lizarte eta Azysa talde nafarrak indarberritu dira. Bizkaikoek, berriz, 23 urtez azpikoen taldeak osatu dituzte. Eta Gipuzkoan, SDC Zarauztarra berriak Bruesaren lekua hartu du.
Caja Ruralek erabat berritu eta indartu du taldea. Guztira, 28 txirrindulari dira. Gazte sendoak fitxatu ditu, hala nola Delgado Bidelanetik, Etxeverz Orbeatik eta Romero Baquetik. Bestetik, 23 urtez azpiko oso txirrindulari onak izango ditu, esaterako, Airan Fernandez, Simon, Herrada eta Ryabkin errusiarra. Horrez gain, Filgueira, De la Parte eta Yelko Gomez taldean izango dira berriz. Alejandro Hernandezek goi mailako taldea du, bai eliteak, bai 23 urtez azpikoak ere, eta alboan Joxemari Gorostidi izango du zuzendaritzan.
Nafarroako beste bi talde, Lizarte eta Azysa, nahiko sendotu dira. Manolo Azconaren Lizartek Etxarri, Arberas eta Ruiz de Larrinaga fitxatu ditu, azken hori Espainiako txapelduna da ziklokrosean, eta Iraizozekin eta Iriarterekin batera, elite mailako talde ona egingo dute. Gazteen artean, Sanzek eta Pedrosak ahalmena badute.
Azysa-Cetya-Conor taldeak iazko txirrindulari onenak izango ditu, Colome, Zugasti, Muller, Torckler eta Domagalski. Gainera, beste bi poloniar, Zeelanda Berriko Carter eta Prades anaiak kontratatu ditu. Primerako taldea osatu dute, beraz, elite mailan.
Beste aukerak
Gipuzkoako Bidelan-Kirolgi taldeak Iparragirre eta Leanizbarrutia esprinterrak, Garate, Artola eta pistako Maeztu berritu ditu eta herrialdeetako gazte onenetarikoak hartu, esaterako, Penabad Debabarrenetik, Bagues Bruesatik eta Del Barrio Belcatik.
Bizkaian 23 urtez azpiko txirrindulariak izango dituzte. Xabier Artetxek beste belaunaldi bateko gazteak prestatuko ditu Seguros Bilbaon, eta Pardo eta Cabedo izango dira taldeko buruak. Anton, Agesta, Zuazubiskar, Adrian Lopez eta Domene gazteagoak dira eta aurrerapausoak emateko prest izango dira, zalantzarik gabe.
Baquen erabateko aldaketa egin dute, eta Ruben Gorospek 23 urtez azpiko txirrindulariak besterik ez ditu izango agindupean. Guztien gainetik Tamayo kolonbiarra nabarmentzen da. Euskadiko Federazioaren txapelketetan lehiatuko dira, batez ere.
David Etxebarriak Sopelanako Koplad-Uni2 multzoa zuzenduko du. Bost txirrindularik bakarrik jarraituko dute taldean, eta 12 junior fitxatu dituzte. Azkenik, Ibaigane-Opelek Arratiako harrobia zainduko du beste behin, oso talde gaztean.
Ibaiganek bezalaxe, Belca, Debabarrena eta Zarauztarra taldeek Gipuzkoako hainbat gazteri emango diete kirola egiteko eta txirrindularitzan lehiatzeko aukera. Afizionatu mailako aurreneko eta bigarren urtekoez osatuko dituzte taldeak.
Araban, Jagoba Arberas Naturgasen zuzendari berria da, eta aro berri bat iragarri du. Merino Koplad-etik eta Ocampos Belcatik fitxatu dituzte, baita junior oso onak ere, eta Peio Bilbao, hasiberri itzelena izan zena iaz.
Nafarroan, beste bi talde arituko dira, Telco eta Latorre. Juan Salas tropelean izango da, Kneppers liderrarekin eta Uruguaiko bi txirrindulari ekarri ditu Euskal Herrira. Latorren, beste urteetan baino talde oparoagoa egin dute Cobelo, Van Dijk, Batle eta Herrero txirrindulariekin.
El próximo fin de semana comienza la temporada elite y sub 23 de la Federación Vasca, con la disputa de dos pruebas, Zumaia, el sábado, y el domingo Soraluze.
Y un año más, GARA distinguirá a los mejores aficionados con sus tres torneos, Euskaldun, Lehendakari,y Debutantes.
El Euskaldun de GARA premia al mejor aficionado, ya que puntúan todas las carreras y vueltas, salvo las del Lehendakari, los campeonatos contrarreloj de cada herrialde y los criterium. Por el contrario, en el Lehendakari sólo puntúan las carreras propias de los corredores de 19 y 20 años. Y los debutantes acumularán puntos en todo tipo de carreras.
El sistema de es el mismo de siempre. Puntúan los diez primeros de cada prueba: el primero suma 10 puntos, el segundo 9, el tercero 8 y así sucesivamente hasta el décimo que acumula un punto. Las clásicas de la Copa de España -Aiztondo, Valenciaga y Legazpia-, y el Campeonato de Euskadi puntúan el doble, y las generales finales de las vueltas -Araba, Bidasoa, Nafarroa y Bira-, el triple.
U.I.