Hiru erasok odolez bete dute Irakeko hauteskundeen agertokia
Gutxienez 33 lagun zendu eta beste 55 zauritu ziren atzo Irakeko Bakuba hirian (Bagdadetik 60 km iparraldera) izandako hiru atentatu suiziden ondorioz. Erasook -azken hilabeteetan izandako odoltsuenak- herrialdearen etorkizunerako erabakigarriak izango diren legegintzarako hauteskundeetarako -AEBetako Armadak Saddam Hussein kanporatu eta Irak inbaditu zuenetik bigarrenak- lau egun falta direnean jazo dira.
GARA
«Hiru atentatuek 33 hildako eta 55 zauritu utzi dituzte, horien artean hainbat polizia», azaldu zuen Bakubako (Diyala probintziako hiriburua) segurtasun indarretako kide batek erasoen ondoren.
Erasotzaile suizida batek gidatzen zuen ibilgailua Etxebizitza Ministerioaren eraikin baten kontra jota zartarazi zuen, polizia-etxe batetik gertu. Handik gutxira, beste auto bat lehertu zen ehun metrora, plaza batetik hurbil.
Hirugarren erasotzaile batek lehergailuz hornitutako gerrikoa zartarazi zuen Bakubako ospitalean -hiriaren erdigunean- probintziako polizia-buru Abdel Husein Al-Shomari jenerala aurreko bi erasoetako biktimak bisitatzen ari zenean.
Galeb Al-Juburi komisarioak emandako informazioaren arabera, erasotzaileak armadaren uniformea zeraman eta anbulantzia batean heldu zen osasun zentrora, zauritu plantak eginez. Eraso horretan Al-Shomari polizia-burua ez zela zauriturik atera gaineratu zuen komisarioak.
Lau egun
Erasook, iragan otsailaren 5etik gertatutako odoltsuenak, hilaren 7an izango diren legegintzarako hauteskundeetarako -2003an AEBetako Armadak herrialdea inbaditu eta Saddam Hussein boteretik kendu zuenetik bigarrenak- lau egun falta direnean gertatu dira.
«Terroristek nahasmena zabaldu eta irakiarrak bozkatzera joan ez daitezen nahi dute», adierazi zuen Ali Al-Musauik, Nuri Al-Maliki lehen ministro irakiarraren aholkulariak.
«Hauteskunde hauek terroristentzat arriskutsuak dira eta horregatik zapuztu nahi dituzte», gaineratu zuen.
Datorren igandean egingo diren bozetan, 19 milioi irakiarrek hurrengo lau urteetan Parlamentua osatuko duten 325 diputatuak hautatuko dituzte, 6.000tik gora hautagairen artean.
Iragan otsailaren 5ean, Karbalan -Irakeko erdigunean-, xiitak duela 13 mende zendu zen Hussein imamaren heriotzagatiko berrogeigarren dolu eguna ospatzen ari ziren bitartean gertatu zen atentatuan, hain zuzen, 41 lagun hil ziren eta beste 144 zauritu.
Al-Kaeda eta Ansar Al-Sunna taldeek aipatu legegintzarako hauteskundeak egin ez daitezen beren esku dagoen guztia egingo dutela iragarri zuten.
«Hauteskunde hauek bitarteko guztiak erabiliz oztopatzeko hautua egin dugu, baina, batez ere, bitarteko militarren bidez», ohartarazi zuen Al-Kaedak Iraken duen buruak, Abu Omar Al-Bagadik, iragan otsailaren 12an zabaldutako mezu batean. Haren iritziz, bozaldiak «xiitek diseinatutako hilketa politikoak dira».
Al-Kaedak eta gainerako talde matxinatuak «prozesu politikoa bere bidetik ateratzeko» ahalegin guztiak egingo dituztela ohartarazi zuten Irakeko agintariek.
Errepresioak Al-Kaedaren jarduna baldintzatu arren, talde islamistak eraso handiak egiteko gai dela erakutsi du azken hilabeteetan.
Soldados, policías, presos, trabajadores de determinadas profesiones y enfermos votan hoy en los comicios parlamentarios que se celebrarán el domingo en Irak, en tanto que los iraquíes expatriados podrán hacerlo mañana, informaron medios locales citando fuentes de las Naciones Unidas.
Según la misión de la ONU en Irak (UNAMI), 18,9 millones de iraquíes están convocados para votar el próximo domingo, 7 de marzo, en 64.000 centros electorales de distintos puntos del país.
El enviado especial de la ONU para Irak, Ad Melkert, explicó 300.000 trabajadores han sido formados para dirigir el proceso electoral y unos 500 observadores internacionales y 250.000 locales se repartirán en distintas zonas de Irak para vigilar el desarrollo de la jornada electoral.
Las elecciones se celebran en medio de divergencias políticas y sectarias entre numerosos partidos y coaliciones que intentan integrar a todos los sectores y cultos de este país, buscando una reconciliación aún pendiente.
Será el segundo Parlamento elegido en el Irak que surgió tras el derrocamiento de Saddam Hussein, en 2003. En enero de 2005 se celebraron elecciones constituyentes, en las que no participaron los suníes, y la Asamblea actual fue elegida en diciembre del 2005.
Por primera vez en la historia de país, los iraquíes asisten a las urnas con listas abiertas, lo que dará la posibilidad a los votantes de elegir un determinado grupo político o, independientemente, a uno de sus representantes. GARA