GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Xabier Lekuona 2010/3/4

Argazkia

berria

(...) Ardanzak bakarrik utzi du Josu Jon. Baina hau ez da galduko; EBBko buru izan zenak zioenez, euskaldunok Espainian egon behar genukeen bezala, bera ere eroso egongo baita buruan Espainia duten jakintsu horien guztien erdian.

Argazkia ikusi dut. Otso taldea. Aintzane Ezenarrori esker, gorbatak ia alde guztietatik. Atzera eginarazteko modukoa. Argazkia ikusi bezain agudo, Pink Floyden Money abestia etorri zait burura, kutxaren diru hots eta guzti. Kutxa zabaldu eta itxi, zabaldu eta itxi. Money.

Bildutako batzuen artean milioika euro mugitzen dituzte egunero, milaka milioi euro gobernatzen dituzte urtean, guztiak euren intereserako. Diru gehiago irabazteko, gainerakoak pobrezia gorrian utzi behar bagaituzte ere. Eta horiei guztiei, gaur egun, jakintsu deitu behar omen diegu.

Bizkorrak direla ezin uka, lapur onena espetxean bukatzen ez duena dela entzun izan dut. Argazkia ikusita, ez dakit zergatik dioten hori.

Gure lehendakariari musu truk laguntzera etorri dira, gu denon etorkizunaren hobe beharrez. Karrantzako otso jakintsuek ere ez lituzkete ardiak hobeto zainduko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo