GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Jesus Mari Mendizabal 2010/3/2

Lats-Latx-Latz

EL DIARIO VASCO

Lats. Ez badakizu, latsa erreka da; mendi berde hezeetan behera xalto-xaltoka jaisten den ur-xirripa, urlaster txikia, errekastoa. (...) Bidasoaren alde bietan betidanik izan da iturri eta latsetako ura edateko aukera handia.

Latx. Latxa ardi kasta bat da, dakizukeen moduan; euskal herrietako ardi propioa. Gaztelako ardi merinoak artile fin motx kizkurra baldin badu ere, latxak arruntagoa du, latza. Gurea da, dena den. Eta esnea du ona. (...)Latz. Ondo asko dakizunez, atsegin ez dena da latza; lakarra, gogorra, nekagarria. Eta latza da, erratza baino ere latzagoa, mendi berde hezeetako lats eta larreetan mendez mende saltari zebilen latxari, zer?, eta beheko lur gorrietako ardi-kasta pentsu eta kontzentratu jaleek tokia kentzea. Amorru latzak hartzen ditut.

Nafarroako Gobernuak (UPN, CDN, PSN: gurutze latza, ene!), arrazoi motzak (globalizatzaileak, ekonomikoak.) emanez, Bruselako erabakiari muzin total eginez, lacaune eta assaf arraza berrietako ardien esnea Erronkariko sor-markan sartu nahi du. To! Ez latsik eta ez latxik ezagutu gabeko agintari latzen mendeko gaude. Ai, gure tristea! Lana latz egin beharko da latxaren esnearen alde. Ai, EHNE!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo