GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Joxemari Ostolaza

Urrunetik dator

argia

Ez da berria. (...) Garai batean Copa del Generalisimo zuen. Orain Copa del Rey. Jokalarientzat ofizioaren parte da, Copa de Champagne jarriko balute bezala. Baina zaleek, ordaintzaile jatorrek lehiaketa ez dute ofizio. Eta futbolean bezala saskibaloian ere erregearen presentzia ereserki eta guzti desgustukoa duenez, txistuz adierazten du. Nola bestela? Eta orain ere kasualitatez, katalanak eta euskaldunak izan dira erregea eta Espainia ez dituela gogoko argiki utzi dutenak. EAEko gobernuak badu hori iraultzeko asmoa, behin baino gehiagotan haizatu duena. Eta bere horretan jarraitzeko intentzioa adierazi du, hau denborale bateko fenomenoa bailitzan. Eta hau gainditzea ez da zaila, hain beharrezkoak omen dituzten ikurrak erakustea ekiditea besterik ez dute. Aski lukete erregerik eta ereserkirik gabeko Copa del Rey jokatzea, negozio horiek ez lukete espektakulua galduko eta normaltasunez igaroko lirateke. Baina kolonizatzaileak oroz gain kolonizatua bere presentziaz gaztigatu behar du. Ongi hartua ez dela izango jakitun.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo