GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Jean Dauguer

Lanak ongi betez, jaitsiera arriskutik kanpo dago Aviron

Zuri-urdinek garaipena erdiesteaz gain, erasoko puntu gehigarria ere batu zuten, eta orain mailari eusteko itxaropena berpiztu egin da.

p050_f01_81985.jpg

AVIRON 46

ALBI 13

Jon LEUNDA

Avironek gauzak ongi egin zituen, sailkapeneko azken taldea mendean hartuz eta erasoko puntu gehigarria batuz. Honi esker, lapurtarrek berriro ere lortu dute jaitsierako postuetatik ihes egitea, eta gauzak argiago dituzte orain.

Garrantzi handiko neurketa zuen atzokoa Avironek, bazekien-eta garaipena lortu ezean jaitsiera saihestea zaila izango zutela, eta hasieratik zelairatu ziren garaipenaren eta erasoko puntuaren bila, eta ez zuten barkatu.

Hala ere, Gajanek zuzentzen dituen mutilei lehen zatian asko kostatu zitzaien beren jokoa erakustea. Albi ongi itxi zen atzean, eta zuloak topatzea lan nekeza izan zen. Lehen zatia amaitzeko minutu bat falta zela 3-3 erakusten zuen markagailuak, baina azkeneko unean zazpi puntuko jokaldia burutu zuten euskaldunek, eta horri esker, 10-3koarekin joan ziren atseden hartzera.

Bigarren zatian, ordea, gauzak erabat aldatu ziren. Euskaldunak frantziarren gainetik pasatu ziren, eta entseguak bata bestearen atzetik etorri ziren. Albik, gainera, etsi egin zuen, eta horrek ere bidea errazago utzi zuen, azkeneko minutuetan etxekoen erakustaldia izan baitzen. Orain, Top 14 mailan jarraitzeko itxaropena handiagoa da Baionan.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo