GARA > Idatzia > Ekonomia

IBARRA

LABek Gorostidi enpresan ELAk izandako jarrera «onartezina» salatu du

Pasa den otsailean ELAk Ibarrako Gorostidi enpresak proiektu industrial berri batekin bere jardunari eutsiko ziola iragarri zuen. LAB sindikatuak, berriz, gogor kritikatu zuen atzo ohar baten bidez ELAk Gorostidi enpresan izan duen jarrera eta dagoeneko «nahikoa gezur» esan dituela baieztatu zuen. Zehazki, ELAk 57 urtetik gorako langileak kosturik gabe kaleratzea bultzatu eta defendatu duela azaldu zuen LABek. Era berean, proiektu berriarekin, -«zalantzaz beterikoa» LABen arabera-, bat egin ez duten eta Fogasaren kalte-ordaina inbertitzea onartu ez duten langileak «beste inolako alternatibarik gabe» langabezian geldituko direla salatu zuen. Hala, guztira, 167 langileetatik 68 lagun «baztertuak» izan direla salatu du sindikatuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo