GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Binakako Txapelketa

Materialak behintzat ez du kexarik sortuko Logroņon

Titin eta Gonzalez bat etorri ziren pilotak «aurreko astekoak baino askoz hobeak» zirela esateko.

p046_f01_097x156.jpg

Jon ORMAZABAL

Ligaxkak albo batera utzi eta molde klasikoko kanporaketa batek erabakiko du aurtengo Binakako Txapelketako bigarren finalistak nortzuk izango diren. Hasiera batean, badirudi Aspek Titinen aldeko apustua egin duela eta partida erabakigarri hori errioxarraren etxean jokatuko da -pilotalekua lepo beteko dela ere ez da ahaztu behar-. Badirudi materiala dela-eta behintzat ez dela kexarik egongo, bi bikoteek gustura amaitu baitzuten atzoko Adarragako aukeraketa.

Bitxia izan zen, baina bai Titinek, bai Gonzalezek ia hitz berak erabili zituzten aukeran zituzten pilotei buruz galdetu zietenean. «Bila genbiltzan materiala aurkitu dugu, ezbairik gabe, aurreko astekoa baino askoz hobea», adierazi zuen Triciokoak. Partida desberdinetan aritu ziren arren, Eibarren Xala-Zubietak erabilitakoak «gehiegizkoak» izan zirela gaineratu zuen geroxeago Azkainekoak.

Bakoitzak duen aukeraren inguruan, bi aurrelariak euren gaitasunean nahikoa konfiantza erakutsi zuten. «Partidak presio puntu hori dauka finalerako txartela dagoelako jokoan. Egia esan, jokatutako hamar partidetatik hiru baino ez ditugu galdu Iñigok eta biok eta hori oso estatistika ona da. Iñigo eta ni oso ondo moldatzen gara elkarrekin eta gainera fisikoki oso ondo eta eskuak egoera onean ditugula helduko gara».

Gonzalezek, bere aldetik, onartu zuen Astelenan igandean ez zuela batere partida ona jokatu, baina «igandekoa desberdina izango da. Horretarako oso bizkartzain ona daukat».

Labriten Titin jo dute faborito

Goizean Iruñeko Labriten izan ziren, jokoan ezer gutxi izango duen larunbateko partidarako materiala aukeratzen, eta bertan Aitor Zubieta eta Juan Martinez de Irujo bat etorri ziren Titin eta Pascual iganderako faboritotzat jotzean. «Beharbada Titin eta Pascual irtengo dira faborito, bai frontoiagatik, bai joko bolada onean daudelako, baina ez daukat inolako lehentasunik finalerako, biek baitituzte partida bat hausteko dohain handiak», adierazi zuen Etxarrikoak.

Martinez de Irujok ere antzeko pronostikoa egin zuen, gutxigatik baina errioxarraren eta nafarraren aldekoa. «Gonzalez eta Laskurainek errazago irabazi ziguten, baina Titinek etxean jokatuko du, hil ala biziko partida hauetan oso ondo moldatzen da eta beraz %51 ematen diet».

Eurei dagokienez, Zubietak onartu zuen finalean egotea berarentzat «ilusio eta ezusteko handia» izan dela, eta oraingoz txapelean gehiegi pentsatzen ez duen arren, ez da finalera iristearekin konformatzen.

Txanponaren beste aurpegia da Martinez de Irujo. Izan ere, Beroizekin bikotea osatuz finalera heltzeko faborito nagusia izandakoa aurrera egiteko aukerarik gabe geratu da. «Real Madrilek ere Champions Leaguen aurrera egiteko kalitate nahikoa zuen, baina, edonola ere, gainerako lehiakideek adina aukera genituen».

Iberoko aurrelariak onartu zuen ez zaiela larunbateko partida jokatzeko gogo handirik geratzen, baina dena ematera irtengo dira «larunbatero Labriten bildu den jendetzari zor diogulako hainbeste».

Pronostikoak

Goizean Labriten ere iritzi berekoak izan ziren Martinez de Irujo eta Zubieta, gutxigatik, baina Titin-Pascual iganderako faboritotzat jotzean.

Xala

Lapurtarra nahikoa justu dabil eskuetatik eta gaur proba bat egingo du larunbatean jokatu ala ez erabakitzeko. Jokoan ezer gutxi izanda eta finala horren gertu egonda, litekeena da bere lekua beste norbaiti uztea.

Rubén Beloki no jugará el Manomanista

La que, en prinicipio, iba a ser una lesión que le iba a mantener tres semanas fuera de las canchas, va a obligar a Rubén Beloki a perderse uno de sus principales retos de la temporada, el Manomanista. Y es que, el tratamiento que ha venido recibiendo desde que se le descubrió un edema óseo en su rodilla izquierda poco antes de la segunda jornada del Parejas no ha surtido el efecto esperado y el de Burlata podría incluso tener que pasar por el quirófano.

El zaguero de Asegarce pasó consulta en Gasteiz el martes por la tarde y allí, Mikel Sánchez e Iñigo Simón se marcaron un nuevo plazo de otras tres semanas para su completa recuperación. En caso de que los resultados no sean del todo satisfactorios en ese tiempo, Rubén Beloki deberá ser tratado quirúrgicamente.

Según desveló el propio Iñigo Simón, médico de Asegarce, ayer en Radio Euskadi, el pelotari está bastante tocado sicológicamente, sobre todo por no poder disputar un Manomanista que este año se presenta más duro que nunca, con sólo ocho participantes -cuatro por empresa-, que deberán enfrentarse entre ellos en una primera liguilla.J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo