BERTSOLARITZA
Saroi Jauregi da Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakari berria
Pasa den larunbatean egin zuen Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak urteroko Osoko Bilkura Elgoibarko Kultur Etxean eta, hamar urtez lehendakari gisa lanean jardun ondoren, Felix Irazustabarrenak bere kargua utzi zuen, Saroi Jauregi lehendakari berri izendatuz. Beste aldetik, hilaren 27an egingo du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak Batzar Nagusia Senperen. Iazko urtearen balorazioa egingo dute eta hasi berria den urte honetarako asmoak adosteko mugarria izango da hitzordua.