Jantokietan azken greba izango da gaurkoa, negoziazioa hasi baitute
Gaurkoa EAEko ikastetxe publikoetako jantokietako azken greba izango da. Sindikatuek soldatei buruzko aurreakordioa lortu zuten atzo, eta ondorioz, ez dute beste greba deirik egingo, «negoziazioak iraun bitartean». LABek adierazi zuenez, enpresek proposamen berri bat eskaini zuten, eta sindikatuek lan hitzarmenaren negoziazioa hasteko abiapuntu egokitzat jo zuten. Nabarmendu zuten, halere, soldataz bakarrik ari zirela.
Nerea GOTI
EAEko ikastetxe publikoetako sindikatuek ez dute greba dei gehiagorik egingo negoziazioak iraun bitartean. Eta negoziazioari atzo ireki zioten atea, soldatei dagokienean enpresekin aurreakordioa lortu ondoren. Hala ere, gaurko grebari eutsi zioten, «deitutako azkena delako».
LABek adierazi zuenez, soldataren auziaren gaineko proposamen berri bat aurkeztu zieten enpresek sindikatuei. Horren arabera, 2008/09 ikasturtean aurreratutako igoera bermatu dute; 2009/10 ikasturterako %2,97ko igoera proposatu dute, eta astean lan egindako 35 orduak jardunaldi osoko kotizaziotzat onartu dituzte. Horiek horrela, igoera %12,97koa da. Gainera, datorren ikasturterako Hezkuntza Saileko langileen soldataren %100 proposatu du.
Sindikatuek lan-hitzarmena negoziatzeko abiapuntutzat onartu dituzte neurri hauek, baina nabarmendu dute, soldataz baino ez direla ari, eta heziketa, baja eta antzinatasunaren auziak zehaztu behar direla. Bihar berriz bilduko dira enpresekin.
Erabaki hau artean zabaldu gabe zegoela, gurasoen elkarteek Lakuari eskatu zioten greba egunetan zerbitzua bermatze aldera neurriak hartzeko, prestazioaren arduradun den heinean, hori egitea dagokiola-eta. Are gehiago, ohartarazi ere egin zuten eskaera horrek erantzunik ez balu, Aste Santuko oporretatik bueltan neurriak hartuko zituztela jantokiak zabalik egon zitezen.
Gurasoen elkarteek egindako planteamenduaren arabera, ikastetxeko jantokia erabiltzeko aukera izan behar dute ikasle guztiek, etxeko bazkaria eramanda bada ere, bertan bazkaldu ahal izan dezaten. Zehazki, Bigarren Hezkuntzako ikasleen egoerari begira eskatu zuten ikastetxeko instalazioetan geratzen uzteko, zerbitzua emateko langilerik egon ez arren, etxetik eramandakoa bazkaltzeko.
Era berean, ikastetxeetan geratu beharra izango luketen ikasleen segurtasuna bermatzeko eskatu zioten Hezkuntza Sailari, «ardura guztia utzi barik zuzendaritzan edo gutxieneko zerbitzuetan, horiek nahikoak ez baitira». Zuzendaritzei izan behar duten jokabidearen gaineko aholkua emateko ere eskatu zioten Hezkuntza Sailari.
Lan gatazkak iraun bitartean familiek ahalik eta kalte gutxien jasan dezatela eskatu zuten EHIGE konfederazioak eta Baikara, BIGE eta Denon Eskola federazioek, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako elkarteen izenean. Nabarmendu zutenez, zerbitzua «ezinbestekoa da», eta familien %50 baino gehiagorentzat «alternatiba bakarra» da.
Bestalde, orain arte lan gatazka honetan defendatu duten jarrera argitu zuten. «Federazioak eta EHIGE ados gaude Hezkuntza Administrazioarekin negoziatzeko, eskola jantokien zerbitzuaren kalitatea hobetuko luketen hobekuntzak egite aldera», eta halakotzat hartzen dituzte lanaldia handitzeko, prestakuntza izateko edota ratioak murrizteko langileek egindako aldarrikapenak.
Esan zutenez, arlo horietan lorpenak egon badaude, azaroan akordio baten lehen oinarriak jarri baitzituzten, hurrengo ikasturtean «koordinazio lanetarako eta familiak artatzeko 16 ordutan handitzeko urteko lanaldia, beste sei ordu prestakuntzarako eta Haur Hezkuntzako ratioak berriz aztertzeko».
Errenteriako Udaleko Bozeramaile batzordeak ikastetxe publikoetako jantokietako lan gatazkan dagokien eginkizuna, «ezinbestekoa», bete dezala» eskatu zien atzo Lakuako agintariei, «ahalik eta lasterren irtenbidea» topatzeko.
Los sindicatos convocantes de los paros en los comedores escolares de la red pública de la CAV, LAB, ELA, CCOO y UGT, cifraron en un 84% el seguimiento de la huelga de ayer y negaron que sus reivindicaciones sean «sólo» salariales.
La responsable de LAB Ziortza Ameztoi señaló que, pese a que las trabajadoras llevan 14 jornadas de huelga, ayer volvió a «salir a la calle el 84% de la plantilla». En concreto, el seguimiento se elevó al 91% en Bizkaia y Gipuzkoa y al 70% en Araba.
Respecto a la apreciación de la Confederación de Padres y Madres de que la subida salarial es el único escollo para llegar a un acuerdo, aseguró que esa «no es la razón básica» de los paros. «Y no es la básica porque en el convenio anterior ya conseguimos una vía para llegar a la equiparación salarial y podríamos seguir esa vía. Pero nosotros, como propuestas base, reclamamos una formación específica para el trabajo que se hace y un aumento de jornada de trabajo, además de una bajada de ratios», explicó. GARA