Joxemari Ostolaza
Zero zabor
argia
Dugu xede, beharrezko GPSa. Usurbilek erakutsi digu bidea, Hernanik eta Oiartzunek ibili nahi dutena. (...) Sortzen dugun horrek lotsatzen gaitu eta ezkutuan nahi dugu, miseriak disimulatzen ikasten bizia igarotzen dugun eran. Hor ere metodologia erraldoia eraikia dugun bezala, dekorazioa agerian kaka ideologikoak ezkutuan, hemen ere nahiko genuke zaborra auzoan. Hamaika egun eta hamaika hilabete igaro dituzte Jon Anzari eginikoa bertsio ezkutatzaile batean zuritzeko, jendartearen gizakiak erabateko sinestun lerdoak baikinen hartuta, guztiok ere kakaegileak ez baikinen bezala munduratzeaz bat egiten ikasi ez bagenu legez. Auzo zapaltzaileek, berriz ere etxearen erdian egin dira libratu eta beren zaborraren gainean haizagailua paratuz alde egin, sunda gurean zabalduz. Hemen norberak berea ezagutzen du eta inor ez du bere urrinak arrozten. Eta Jon Anzari eginikoak aspaldi usaintzen dugunaren antza du, arrotza izateagatik etxekoarazten ikaragarrizko estrategiaren uzta dena. Zirineriari eutsi ezinean dabiltza. Gurean zero zabor eta konposta.