GARA > Idatzia > Kirolak> Bilbao Basket

Bizkaia bilbao Basket

Jokoa hobetuz, emaitza bolada onari eustea

ALACANT-BIZKAIA BB

A. G.

Azkenaldian emaitza bolada aparta darama Bizkaia Bilbao Basketek. Azken sei neurketak irabazi egin ditu Fotis Katsikarisen taldeak, ACB Ligan dagoenetik bigarren boladarik onena, zazpi garaipen jarraian lortzea zer den ere badakite-eta beltzezko gizonek.

Alabaina, aspaldion joko nahiko eskasa egiten ari dira bilbotarrak eta garaipenak azken orduko erreakzioei eta zorte onari esker iritsi izan dira. Bada, Alacanteren aurka gaur eguerdian azken asteetan baino hobeto ere jokatu beharko dute. Teknifikazio Zentroan irabaztea ez da batere erraza eta, horrez gain, Oscar Quintanaren taldea ez jaisteko borrokan burua ateratzen ari da. Andriskevicius eta Pape Sow jokalariak nabarmendu behar dira beren barruko jokoan. Kanpotik, aldiz, Stojic denboraldiko sasoirik onenean dago eta Erdogan lan txukuna ari da burutzen.

«Kalitatea eta eskarmentua duen bloke bat izango dugu aurrean», adierazi du asteon Fotis Katsikarisek. Greziarraren ustez, «9 talde gaude zortzigarren postuaren atzetik; play offak jokatzeko aukerarik izateko, etxetik kanpo ere irabazi behar dugu».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo