GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

Lagun Aro GBC Kanaria uharteetan partida

«Haitza»ren aurkako pikatxoia non ote da?

A. G.

Lagun Aro Gipuzkoa Basketek oso neurketa zaila jokatuko du gaur eguerdian, 13.00etan Kanaria Handiaren aurka. Donostian aurreneko itzulian Pablo Lasoren mutilek irabaztea lortu bazuten ere, ez da ahaztu behar Irletako Kirol Zentroan, «Haitza» izenaz ere ezagutzen den pabiloian, Pedro Martinezen gizonek asko hobetzen dutela jokoa.

Bada, «Haitza» nonbaitetik zulatzeko pikatxoiren bat bilatu beharko dute donostiarrek; izan ere, galduz gero, eta Xacobeok Murtziari irabaziko balio -oso litekeena da hori- jaitsierako postuetan murgilduko litzateke talde gipuzkoarra, nahiz eta galiziarren garaipen kopuru bera izan. Ondorioz, garaipena, zaila izanagatik, arnasa hartzea bezain derrigorrezkoa dute Lasorenek. Iaz luzapenean galdu zuten; aurten iazkoa hobetuko al dute?

Jokalari guztiak prest izango ditu teknikari gasteiztarrak, nahiz eta Barbourrek bere kideek baino erritmo lasaiagoan entrenatu duen asteon, ezker belauneko artritis baten erruz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo