GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Baiona

Galdu arren, jaitsierako postuetatik at jarraituko du Avironek

CASTRES 26

AVIRON 10

J.L.

Avironek ezin izan zuen ezer egin lehen sailkatuaren aurka, baina aurkari zuzenek ere ez dituzte emaitza onak batu, eta zuri-urdinek jaitsierako postuetatik kanpo jarraituko dute, nahiz eta jaitsiera puntu bakar batera duten.

Zuri-urdinek ez zuten partida txarra egin, baina aurrean Ligako talderik onena zuten, eta hori nabaritu zen. Gajanek zuzentzen dituen mutilek, batez ere lehen berrogei minutuak egin zituzten onak, bigarren zatian behera egin baitzuten.

Neurketa ongi hasi zen euskaldunentzat, hirugarren minutuan Garciak zigor-kolpe bat gauzatu baitzuen, baina etxekoak ez ziren lo geratu, eta hamaikagarren minuturako transformatutako entsegua gauzatu zuten.

Hala ere, lehen zati honetan ederki eutsi zieten liderraren erasoei, eta atsedenera joateko bost minutu falta zirenean, transformatutako entsegua gauzatu zuten, eta itxaropena piztu zuen jokaldi horrek.

Bigarren zatian, ordea, etxeko taldea oso indartsu agertu zen, eta zuri-urdinen ametsak erabat zapuztu zituen, Liga irabazteko faborito nagusia dela erakutsiz.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo