GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA Koldo Aldabe 2010/3/31

Entziklopedia

Auñamendi Entziklopedia Internetetik erretiratzeko erabakia hartu du Eusko Ikaskuntzak, eta oraingoz ez da aukerarik izango webgunean sartu, eta zuzenean kontsulta egiteko.

Ez, ez da atzoko notizia, duela bederatzi urtekoa baizik. Bernardo Estornes Lasak sortu proiektua aro zibernetikora eraman, Interneten ikusgai eta kontsultagai jarri, eta astebete ingurura erretiratu egin zuten.

Entziklopediako «orrialde zaharkituak» zuzendu eta gero, berriro sareratuko zutela iragarri zuten. Aipatu ez arren, Nafarroako Gobernuaren esku-sartze zuzenak izan zuen eragina, haserre baitzeuden Miguel Sanz-eta Entziklopediak Nafarroaren euskaltasunari buruz zioenaz. Sanz-eta kontent uzteko euskal herritarrok entziklopediarik gabe geratu ginen.

Bederatzi urte behar izan dira Eusko Ikaskuntzak berriro Auñamendi sareratzeko. Sanzen gobernuko ordezkariak ariko dira honezkero «Nafarroa» klikatzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo