GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

ARGIA Andoni Mujika

Kooperatibak...

Kooperatibak eta herrigintza, alegia. Ezaguna da kooperatibek printzipioak dituztela: enpresa kapitalistek beren idearioetan ez daukaten konpromiso sorta plus bat. Hauen artean, beren herriarekin daukaten konpromisoa esplizituki jasotzen da. Aspaldian, zenbait faktore elkartu dira eta gure herrian ernaldu eta hazi diren erakunde sozio-ekonomiko hauek ez dute desiragarria izango litzatekeen besteko jarrera aktiborik herri txiki honen etorkizunaren estrategiarekin. Faktoreok dira: bat, enpresa hauetako liderantza exekutiboaren indarra gailentzen dela behin eta berriz bere beste indar instituzionalaren gainetik, bi, lider kooperatibo euskaldunen auto-zentsura bat une erabakigarrienetan, hiru, Espainia mailan saldu beharra, eta lau, errazagoa eta modernoagoa dela holako aspektuei inportantzia ez ematea. Erakunde kapitalista batzuek, sinesgaitza bada ere, perspektiba hau garbiago izan dute. Herri honetako talde kooperatibo indartsuenean, herri honen interes ekonomiko orokorrari erreparatu beharra dago. Herritarrok, politikook, eta agente ekonomiko-sozialek, hauek bereziki, herri perspektiba izan behar dute. Beste herri batzuetan eragile ekonomiko/politikoek garbi samar daukatena zalantzan izan dezakegu hemen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo