Euroligako agurraren oroitzapen gazia Granadaren aurka gozatzen hastera
A. G.
Moskuko CSKAren aurka jasotako porrotak eta ondorioz, Euroligatik at geratzeak, aho zapore gazia, ia mikatza, laga dio Caja Laboral Baskoniari. Bada, gazia eta mikatza gozatzeko, ACB Ligan ahalik eta hobekien ibiltzea besterik ezin du egin Dusko Ivanovicen taldeak.
Gaur arratsaldean aurkari egokia izango du talde baskonistak, izan ere, Granadak sekula ez baitu Gasteizen irabazi. Egia da, bestalde, aurreko denboraldietan andaluziarrek ez zutela hain lan talde onik, jokalari bikain askoak elkartu baititu aurten Trifon Pochen taldeak. Hala, Pablo Aguilar, Richard Hendrix eta Jimmy Hunter lako lagunekin, sekulako denboraldia osatzen ari dira.
Golubovic
Caja Laboral Baskoniak talde osoa izango du prest, Eliyahu izan ezik. Hegal-pibot israeldarra jokatu ezinik dabil, pubalgia bat dela-eta, eta Vladimir Golubovici lagako dio lekua, ligako azken neurketetan egin duen moduan.