Senpereko gazte bat hil da Tolosan, sute batean
GARA |
Zientzia Aplikatuen Institutuko ikasle senpertar bat hil zen atzo goizean Okzitaniako Tolosako Paul Sabatier campuseko unibertsitate-egoitzan. Eraikinean zeuden beste hogeita bi lagun kea arnastuta intoxikatu ziren. Ondoezik ziren lau gazte ospitalean atxiki zituzten arratsaldera arte.
Goizeko zazpietan gertatu zen sutea. Hogei urte zituen hildako senpertarrari buruz, honakoa azaldu du unibertsitateko langile batek: «Zaindari batek esnatzera joan da, baina gaztea ez da altxatu».
Sutea egoitzaren hirugarren solairuan hasi dela jakinarazi du Tolosako auzapez Pierre Cohenek komunikatu batean. Sutea zerk eragin duen oraindik ez dute argitu. Hamabost gela kiskali ditu suak eta beste hogeita bost kaltetu.