Iurreta
9 lagun atxilotu dituzte, enpresa batean lapurtzen saiatzeagatik
Ertzaintzak bederatzi gizonezko atxilotu zituen herenegun, Iurretako enpresa batean transformadore bat lapurtzen saiatzeagatik. 21 eta 48 urte bitarteko atxilotuak enpresan sartu eta transformadore elektriko bat desmuntatzen ari zirela atzeman zituzten. Beharrezko eginbideak egiteko polizia-etxera eraman eta gero, aske utzi zituzten. Hala ere, gaur pasako dira epailearen aurretik.