GARA > Idatzia > Ekonomia

Sintrabi

Eraikuntzako garraiolariek bizi duten «egoera lazgarria» salatuko dute

Bizkaiko Eraikuntza sektoreko garraiolariek martxa bat egingo dute bihar Trapagarandik Bilbora, sektorearen jarduera %80 erortzearen ondorioz bizi duten «egoera larri eta dramatikoa» salatzeko. Gainera, Administrazioak esku hartzeko eskatu zuten. Bestela, Supersur edo AHTren lanak geldi ditzaketen mobilizazioak iragarri zituzten. Amaia Martinez eledunak azaldu zuenez, enpresa asko desagertu dira eta epe laburrera ez dago aurreikuspen baikorrik, prezioak nabarmen jaitsi direlako. Gainera, ordainketak egiterakoan espekulazioa dagoela deitoratu zuen, 180 eguneko atzerapenak ere eskatzen baitira, «eta garraiolari autonomo batek ezin du hori jasan».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo