GARA > Idatzia > Kultura

Katixa Agirrek eta Pello Añorgak haurrentzako liburu bana aurkeztu dute

GARA | DONOSTIA

Elkar argitaletxeak Xaguxar bildumako bi liburu aurkeztu zituen atzo. Pello Añorgak (Oiartzun, 1956) «Pottoko hipermerkatuan» idatzi du zortzi urtetik gorakoentzat. «Baserrian bizi da Pottoko, mendi artean. Auzoan, ordea, Hipermerkatu Elefante bat ireki dute, eta hara doa gurasoekin. Dena da berria, handia, txundigarria...». Marrazkiak Jokin Mitxelenak egin ditu, Alemanian bizi den oiartzuarrak.

Bestalde, Katixa Agirrek (Gasteiz, 1981) «Patzikuren problemak» aurkeztu zuen, honakoa sei urtetik gorako haurrei zuzendua. «Pozik eta alai bizi zen Patziku aitarekin eta amarekin, Adele txikia jaio den arte: izan ere, beti negarrez, edo korroskadaka, edo titia xurgatuz ari den gauza horrek hankaz gora jarri du Patzikuren bizitza. Baina neska bat ote da Adele? Patzikuk dinosauro itxura susmagarria hartzen baitio...».

Margolari lanetan Iñaki Martiarena Mattin (Donostia, 1967) komikigile eta ilustratzailea aritu da kasu honetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo