GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

kopa

Camp Noun jokatuko dute Sevillak eta Atletico Madrilek maiatzeko finala

GARA | MADRIL

Hasiera batean maiatzaren 19rako iragarrita dagoen Sevilla eta Atletico Madrilen arteko Kopako finala Bartzelonako Camp Nou futbol-zelaian jokatuko da. Hala baieztatu zuen Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidenteak.

1970ean jokatu zen azkenengoz Bartzelonaren futbol-zelaian Kopako final bat. Orduko hartan, 3-1 irabazi zion Real Madrilek Valentziari. Halaber, 2004an jokatu zen azken finala Bartzelona hirian, Montjuicen hain justu. Zaragoza 3-2 gailendu zitzaion Real Madrili.

Atletico Madril Europa Leagueko finalera iritsiko ez balitz, Kopako finala maiatzaren 13an jokatuko litzateke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo