GARA > Idatzia > Kirolak> Osasuna

Ono Estadira bisita

Azken orduko ezbeharrak bikoiztu zaizkie gorritxoei

Atzo iluntzean abiatu ziren azkenean taldekideak Mallorcara, min hartutako Walter Pandiani gabe.

p030_f013.jpg

GARA | IRUÑEA

Telebistaren behar berriek eraginda astelehenean jokatu beharra nahikoa eragozpen ez balitz bezala, azken orduko bi ezbeharrei aurre egin beharko die Osasunak. Izan ere, Islandiako sumendiak sortutako errauts lainoak, Europa osoko hegaldi gehienak geldiarazi dituenak, Palmara iristea dexente zaildu zion talde gorritxoari. Gainera, arazo hori konponduta ere, goleatzailerik onena duen Walter Pandianik ezingo du jokatu, atzoko entrenamenduan min hartu baitzuen.

Zerura begira, edo hobeto esanda, zerutik zetozen berrien zain eman zuten gorritxoek atzoko eguna, Palmara bidaiatzeko planak birritan aldatu behar izan baitzituzten. Larunbatetik ari ziren taldearen bidaiak antolatzen dituztenak aukerak aztertzen eta garatzen.

Bidaia aurreratu eta Bartzelonaraino autobusez joan eta gero handik itsasontzia hartzeko aukera ere kontuan izan zuten, baina gerora baztertu egin zuten, oso luzea izateaz gain, ez zegoelako denentzako txartelik.

Atzoko entrenamendua amaitu zutenean, bidaia gaur goizean egitekotan zeuden gorritxoek, baina badaezpada, maletak prest eta telefonoak eskura izateko agindua jaso zuten denek, gauzak aldatu eta bidaia aurreratu behar bazuten ere. Arratsaldean, Iruñea eta Palma arteko zerua garbitu eta hegaldia egiteko aukera sortu zenez, 20.15ean egin zuten bidaia.

Behin Palmara iritsita, kirol alorreko beste arazo bati egin beharko dio aurre Jose Antonio Camachok, izan ere atzoko entrenamenduaren amaieran, Walter Pandiani uruguaitarrak min hartu zuen, eta etxean geratu beharko du. Taxoaren jokatutako prestaketa-partidatxoa bukatzea lortu bazuen ere, aurrelari gorritxoak tendinitisa dauka eskuin koadrizepseko tendoian, eta partida erabakigarri horietakoa izanez gero, behartu ahal izango baluke ere, medikuek eta entrenatzaileak nahiago izan dute zuhurrak izan eta jokalariak gaurko lehian atseden hartzea, Athleticen aurkako derbirako sasoi betean egon ahal izateko.

Gauzak horrela, oso litekeena da Camachok orain gutxi Bartzelonaren aurka zelairatutakoaren oso antzeko hamaikakoa erabiltzea. Ruperrek lagunduko luke Patxi Puñal euskarrian, eta Vadocz hungariarrak bere posizioa aurreratuko luke, punta erdi lanak egiteko. Juanfran eta Camuñas arituko lirateke hegaletatik eta jokalaririk aurreratuena Aranda andaluziarra izango litzateke.

Zelai oso zaila

Espero ez zituen zailtasun hauetaz gain, bere zelaian bikain ari den Mallorca bati ere egin beharko dio aurre Osasunak. Gregorio Manzanorenak Txapeldunen Ligan sartzeko buru-belarri ari dira borrokan, eta Sevillak eta Bartzelonak baino ez dute punturik atera Ono Estadin, denboraldi honetan jokatutako gainerako hamabi partidetan garaipena lortu dute. Osasunak, aldiz, oso zenbaki txarrak ditu Sadarretik kanpo eta urtarrilaren 31tik, Villarrealen aurka irabazi zuenetik, ez du garaipenik lortu kanpoan.

Indarrak apur bat berdintzearren, Mallorcak ere hutsune adierazgarriak izango ditu gaurko partidarako. Tuni, Julio Alvarez, Mario Suarez eta Ivan Ramis min hartuta dauzka Manzanok eta bere jokalaririk onenetakoa Gonzalo Chori Castrok ez du Osasunaren aurka jokatzerik izango, zigortuta baitago.

Honek bere ohiko hamaikakoan aldaketak egitera behartuko du Mallorcako entrenatzailea, batez ere aurrealdean eta deialdirako harrobiko jokalari batzuk deitu behar izan ditu. Printzipioz, Webo gorritxo ohiak jokatuko du Adurizen aldamenean.

 
MALLORCA-OSASUNA
Camacho no da importancia a los contratiempos

José Antonio Camacho no quiso dar demasiada importancia a los dos contratiempos que marcan su partido ante el Mallorca, los problemas en el viaje y la lesión a última hora de su máximo goleador, Walter Pandiani. «Estoy igual de preocupado que siempre. El viaje es una circunstancia y debemos de aceptarla. Una cosa es el partido y otra el viaje; se puede cambiar, pero nada más», declaró.

En cuanto a la ausencia del delantero uruguayo, adelantó que podrían tomar una alternativa similar a la empleada en Barcelona con Vadocz más adelantado. «Jugará otro. Ya ha habido otros partidos en los que no ha jugado y el equipo lo ha hecho bien».

Respecto al rival, explicó que, «el Mallorca es uno de los mejores equipos de la Liga; es un equipo que saca el máximo rendimiento, juega muy bien, es competitivo y sabe lo que tiene que hacer. Nosotros en los partidos de fuera de casa sí estamos dando la medida, pero nos ha faltado finalizar. Es un equipo que cuando tiene algo positivo es muy difícil que se lo quiten», señaló.

GARA

BIDAIA

Noain eta Palmako aireportuak itxita zeudelako hegaldia gaur goizerako utzi bazuten ere, azken orduan egoera hobetu eta arratsaldeko 20.15ean egin zuten Balear irletarako bidaia.

Manzano ve «incómodo» a Osasuna

Gregorio Manzano, que cumplirá ante Osasuna su partido 200 al cargo del Mallorca, calificó al equipo rojillo como un rival muy peligroso. «Ellos querrán llegar a los 40 puntos. Es un equipo incómodo, con jugadores de bandas muy importantes. Va a ser un partido nada cómodo pero nos quedan cuatro en casa que son fundamentales».

El técnico bermellón señaló que «la Champions es una motivación añadida», y que la presión «la tienen el Sevilla y el Athletic; nosotros la tenemos por estar y seguir queriendo estar donde estamos».

Manzano destacó que en este tramo final «los equipos se marcan objetivos y el nuestro es muy alto, goloso y ambicioso. No trato de meterles presión a mis jugadores porque la cuarta plaza no nos debe crear una presión añadida. Quedan seis partidos y hay que tratar de mantener la regularidad, especialmente en casa».

Preguntado por si se ve al frente del Mallorca cumpliendo 300 partidos y una hipotética renovación de su contrato, Gregorio Manzano comentó que «es un tema que está aparcado hasta que termine la Liga».

GARA

hutsuneak

Pandianiz gain, Osasunan ez dira arituko Nekounam, Sergio, Dady eta Delporte. Etxeko taldean, aldiz, Tuni, Julio Alvarez, Mario Suarez eta Ivan Ramis daude min hartuta eta «Chori» Castro zigortuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo