30 egun etxean atxilo egotera zigortuta, AHTren aurka egiteagatik
Oihane LARRETXEA
AHTren aurkako ekintza batean ezarri zioten isuna ez ordaintzeagatik, Itziar Pouk hitzordua zuen atzo goizean Martuteneko espetxeko gizarte zerbitzuekin.
Gertaerak 2008ko uztailaren 26an jazo ziren, zehazki, AHTren aurkako Asanblada «AHT ez ordaindu» kanpainan ari zenean. Kanpainan parte hartu zutenek trenean ordaindu gabe bidaiatzea erabaki zuten. Asanbladakoek atzo argudiatu zutenez, «Renfek bidaiarien dirua abiadura handiko trena ordaintzeko balia zezan eragozteko». Ekimen hartan, ekintzaileek treneko ikuskatzaileari kontzientzia eragozpenari buruzko orria erakustearekin batera, ekintzaileek beren nortasun agiria ere erakutsi zioten.
Ordura arte ez zen istilu handirik sortu kanpaina hartan. Egun hartan, Pouk, trena txartela erosi gabe hartu ostean, ikuskatzaileak nortasun agiria eskatu eta hark EHNA erakutsi zion: «Berak identifikazio agiria eskatu eta nik hala egin nuen, baina ikuskatzaileak ez zuen agiria onartu eta Ertzaintzari dei egin zion», adierazi zuen. «Jarraian, ezertarako denborarik eman gabe, -gaineratu zuen- Andoainen trenetik kanporatu ninduten».
Salatu zuenez, «Ertzaintzak argudiatu zuen nik ez nuela nire nortasun agiria erakutsi nahi izan eta beraien bertsioari eutsita egin zen epaiketa. Ertzainari sinistu zioten, noski». Atzo, trenetik kanpo zenean bere datuak emateko beste agiri batzuk erakusten saiatu zela adierazi zuen, baina ez ziotela utzi. «Horren ondoren 360 euroko isuna etorri zen -gaineratu zuen-, eta nik ezin dut diru hori ordaindu eta gainera ez zait zuzena iruditzen. Horregatik, isunaren ordez, 30 egun `lokalizatuta' egon behar dut».
Maiatzetik irailera
Gizarte zerbitzuekin hitz egin ostean, Pouek berak argitu zuenez, maiatza eta iraila bitartean banatu ditu itxita emango dituen hogeita hamar egunak: «Egunak sakabanatzea adostu dugu, maiatzaren 20ean hasi eta irailaren hasiera arte iraungo du zigorrak».
«Egun horietan 24 orduz lokalizatuta eta etxe barruan egon behar dut beraiei zehaztu dieten helbidean -azaldu zuen-. Hala ere, hasiera batean helbide bakarra eman behar banuen ere, azkenean, familian ditudan egoera batzuengatik eta lanagatik, bi helbidetan banatzea onartu didate».
Arazoaren iturburua EHNA aurkeztea izan ote zen galdetuta, Pouk argi azaldu zuen: «Nik Nortasun Agiri Nazionala erakutsi izan banu, ikuskatzaileak onartuko zukeen eta ez zen arazorik izango. Eta Ertzaintzak ere beste portaera bat izan balu, gauzak ez ziratekeen gertatu bezala gertatuko».
Itziar Pouri elkartasuna erakustera eta isun-zigorrekiko intsumisioari sostengua ematera bertaratu ziren Martutenera beste kide batzuk. Haien aburuz, «isun-zigorra baliabide ekonomiko gutxi duten pertsonekiko bazterketa dakarren tresna penala» da, izan ere, «baliabide ekonomiko gehiago duten pertsonek, errazago ordain dezakete beren askatasuna».
El manifiesto, redactado por un grupo de concejales de varios municipios, será presentado en todos los ayuntamientos y concejos de Nafarroa para recabar apoyos de alcaldes y ediles, a título personal.
«No podemos aceptar que se quite a los ayuntamientos cualquier capacidad de participación. No nos sirve el argumento de que no es competencia municipal, porque las consecuencias sí lo van a ser», afirman.