GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

BEREZKOAK

Waltari eta Etxeto berriro ere faborito aterako dira Angelun

Jon LEUNDA

Waltari eta Etxeto dira gaur 20.00etatik aurrera jokatuko den Angeluko Torneoko finala irabazteko faboritoak. Ibarrolaren eta Ozafrainen aurka neurtuko dituzte indarrak, eta diruari dagokionez, gauzak argi antzean daude. Badirudi jokatu ere ez dela diru asko jokatuko, denek gauzak oso garbi ikusten baitituzte.

Hala ere, Ibarrola eta Ozafrain kontuz ibiltzeko pilotariak dira. Sakea alde dutenean, Ibarrolak ongi baliatzen baldin badu, beraiek ere min handia egin dezakete, atzean Ozafrain ez baita Etxeto baino gutxiago.

Trinketa, ordea, kristalezkoa da, eta hori Waltariri primeran doakio. Kubatarrari jokatzen uzten badiote, eta azkar aitzineratzen badira, zaila izango da hari aurre egitea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo