GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Koldo Aldabe 2010/5/14

Uztailean

berria

Ezagutarazi dute, azkenean, noiz hasiko diren epaitzen Udalbiltza auzia. Uztailak hamabosgarren eguna duenean (...).

Euskal Herriko hautetsiak biltzen zituen udalen erakundea Baltasar Garzon epaileak desegin zuen, duela zazpi urte, hainbat lagun atxilotu zituzten, Euskal Garapen eta Kohesio Fondorako batuta zituzten 400.000 euro bahitu, eta, azkenik, 22 lagun auzipetu. Fiskaltzak 240 urteko espetxe zigorrak eskatu ditu haien aurka, 10 eta 15 urte artekoak.

ETAko kide izatea leporatzen diete, haien aurkako frogarik ez duten arren. Baina ikusteke dago frogarik ezak balio lezakeen, Egunkaria auzian bezala, absoluzioa lortzeko, edo frogarik gabe ere kondenatzeko ohiko bideari heltzen dion Auzitegi Nazionalak eta beste hogeita bi euskal herritar abertzale zintzo Espainiako kartzeletan barreiatzen dituzten.

Herri presioa ezinbestekoa izango da hori gerta ez dadin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo