Arteaz neurririk gabe gozatzeko eta ikasteko aukera
Mundu osoko erakusketa aretoek ateak parez pare zabalduko dituzte datorren maiatzaren 18an, asteartea, Museoen Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere. Jendartean erakusketak ikustera gerturatzeko ohitura sustatzea helburu, Euskal Herrian ere bertako museoek programazio bereziak antolatzeaz gain, ordutegia zabalduko dute arteaz nahiz kulturaz nahi adina gozatzeko. Tailerrak, bisitaldi gidatuak eta hitzaldiak, guztia, musutruk.Oihane LARRETXEA | DONOSTIA
Datorren maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko den horretan, ez da aitzakiarik izango erakusketetara ez gerturatzeko. 1977. urteaz geroztik urteroko hitzordua da, Nazioarteko Museoen Kontseiluak (ICOM) Moskun egindako goi bilkura batean, kultura zabaltzeko eta sustatzeko ahaleginean, horiei begirako egun berezi bat ospatzea erabaki zuenean. Esan eta egin. Geroztik, egun berezi horretan mundu osoko hainbat eta hainbat herrialdetako erakusketa aretoek ateak parez pare eta ordu gehiagoz zabaltzen dituzte. Helburua ikusleak erakartzea da, ikusleek aretoetan ikusgai dagoen arteaz mugarik gabe ikasi eta gozatu dezaten. Mugarik gabe diogu, izan ere, datorren maiatzaren 18an, besteak beste, sarrerak doakoak izateaz gain, gidatutako bisita bereziak ere eskainiko dira.
Urteroko zita gainera, ICOMek jarritako lelo batek babesten du. Aurten, «Gizarte harmoniarako museoak» hizpide hartuta, gizarte eta gizakien arteko mugak gainditzea dute xede, «elkarbizitza orekatua eta bidezkoaren eraikuntzan, museoek ere euren hitza eman dezaten», esan dute erakundeko kideek.
Doan eta ordu gehiagoz
Euskal Herriko museoek, halaber, izango dute datorren asteartean zer ospatu. Asteburuan Museoen Gaua ekimenaren barruan hamaika ekintza izan badira ere, guztiek antolatu dute astearterako programa berezi bat. Donostian, esaterako, hiriko Museoen Sarea osatzen duten zortzi erakustokiek prest dute guztia, besteak beste, Aquariumek, Chillida Lekuk, Real Sociedad Museoak edo Kutxaguneko Zientzia Museoak. Azken honek egitarau berezia gaurko egunera aurreratu du. «GAIA» erakusketaren barruan, gizakiak energia nola erabiltzen duen azalduko dute, eta nola, denborak aurrera egin duen neurrian, kontsumoa ere areagotu egin den. Eduardo Chillidaren museoan ere, astearteko ospakizuna gaur egingoda. Sarrera eta bisitak gidatuak doakoak izateaz gain, II. Argazki Lehiaketa ere izango da.
Museoen Gauaren aitzakiaz, gauerdia arte zabalik izan ziren atzo Nafarroako Museoa eta Ziudadela. Gainera, 23.00etan, «Encuentros de Pamplona 1972. Fin de Fiesta Experimental» bisita gidatu berezia eskaini zuten.
Bestalde, nazioarteko egunean bertan, Lizarran orain gutxi ireki den Karlismoaren Museoan Pedro Rujulak «El carlismo: génesis y continuidad histórica» hitzaldia eskainiko du 19.30ean.
Nagusiak bakarrik ez, txikiak ere aintzat hartzen dira kultura sustatzeko orduan. Ezkio Itsasoko Igartubeitia baserrian esaterako, maiatzaren 22 eta 23an umeek lorontzi biodegradagarrian hazi bat ereiteko aukera izango dute, gero etxean zaindu eta hazten ikusteko. Tailerrak 16.30ean hasiko dira eta sarrera doakoa izango da bai umeentzat, bai eta gurasoentzat ere.
El Museo de Bellas Artes de Bilbo se sumará también, el próximo martes, a la celebración del Día Internacional de los Museos. Aunque el horario será el habitual, de 10.00 a 20.00, la entrada será gratuita, y los visitantes recibirán un pequeño obsequio. Al igual que en los últimos años, también en esta edición, entre todas las personas que se acerquen a la pinacoteca se sortearán 10 bonos Amigos, un billete que permitirá a los afortunados ganadores acceder al museo gratuitamente durante todo el año. Además, podrán disfrutar del Guggenheim a mitad de precio O.L.