GARA > Idatzia > Kirolak> Osasuna

Futbola Lehen Maila

Besteen miserien epaile lana denboraldia amaitzeko

Pandiani eta Aranda deialditik at geratu dira gorritxoen profesionaltasuna ezbaian jar dezakeen partidan. Denboraldi osoa zuloan eman ostean Xerezek mailari euts diezaioke besteen emaitzen arabera.

 
OSASUNA-XEREZ

GARA | IRUÑEA

Norberaren lanak eginda, gainontzeko talde batzuen miserien epaile lan deserosoa egokitu zaio Osasunari aurtengo denboraldia amaitzeko. Bigarren Mailara jaitsiko diren hiru taldeak zeintzuk izango diren argituko da gaur arratsaldean eta borroka horretan zeresan handia izango du gaur Sadarren ikusiko den emaitzak.

Denboraldi osoa sailkapenaren zuloan eman eta gero, neguan ezinezkoa zirudien ametsa betetzeko moduan dago Xerez, Iruñean irabaziz gero eta aurretik dituen aurkariek galduz gero, Lehen Mailan jarraituko bailuke Gorositoren taldeak. Azken partidetan berpiztu egin dira Xerezekoak eta Iruñera hurbildu diren mila zaleen laguntzarekin errazago izango dituzte gauzak.

Profesionaltasuna

Denboraldiaren sasoi hau heltzen den bakoitzean errepikatzen den kontua da jokoan ezer ez duten taldeen profesionaltasuna kolokan jartzea, eta horixe egokitu zaio Osasunari aste honetan. Gaiaren inguruan mintzatu zen atzo Jose Antonio Camacho eta betiko irmotasunarekin hitz egin zuen gorritxoen entrenatzaileak. «Ezustekoa litzateke Xerezek mailari eustea. Oso zaila izango dute, horretarako guri irabazi behar digutelako eta hori oso zaila izango zaie. Mila lagun ekarri izana oso polita da, euren ilusioa bizirik mantendu behar dute, baina ez dituzte gauzak euren esku. Lehendabizi, lan handia egin beharko dute guri irabazteko eta, gero, beste zelaietan gertatzen denaren zain egon beharko dute. Zail dute», esan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo