GARA > Idatzia > Kirolak> Real Sociedad

Bigarren maila Reala igoeratik gertu dago

Rivasen txantxa: «Hegazkina lurrera eror liteke gure ospakizunekin»

Jokalari zuri-urdinek Donostiako Puio auzoko belar artifiziala duen futbol-zelai berria inauguratu zuten, adin guztietako jarraitzaile ugariren gozamenerako.

p034_f01_97x172.jpg

Imanol CARRILLO

Egun berezia izan zuten atzo Realeko jokalariek, denboraldiko momentu honetan -igoera oso gertu dutela- bizitzen ari direnaren antzekoa. Izan ere, Donostiako Puio auzoan egindako futbol-zelai baten inaugurazioan parte hartu zuten zuri-urdinek.

Vasconia kirol elkarteko parrokoak bedeinkapen berezia egin eta gero, Realeko, Udaleko, Aldundiko eta klubeko ordezkariek zenbait opari elkar trukatu zituzten. Jarraian, haurrek aurreskua dantzatu eta Martin Lasarte entrenatzaileak bere gizonak lanean ipini zituen, bertan gerturatu ziren adin guztietako jarraitzaileen gozamenerako.

Villarreali irabazi ziotenetik, asko ari da komentatzen Realak larunbatean bertan lor dezakeela matematikoki Lehen Mailarako txartela.

Izan ere, behin Cadizen aurka garaipena lortuta, baliteke Realak hegazkinean bertan ospatu ahal izatea Lehen Mailarako igoera, baina horretarako Betisek bere partida galdu beharko luke etxean, Numantziaren aurka.

«Berri ona hegazkinean ez jakitea espero dugu, lurrera eror baitaiteke, eta orduan ezin izango genuke ospatu», txantxetan aritu zen Diego Rivas.

Hala ere, taldean denek dakite lehendabizi Cadizen aurka irabazi behar dela. Eta Rivasek berak oso ondo ezagutzen du talde andaluziarra, bertan aritu baitzen 2007-08 denboraldian Realak utzita. Ez du, ordea, oso zapore gozoa, urte hartan Bigarren B Mailara jaitsi baitzen Cadiz. «Oroitzapen onak ditut, baina hain atseginak ez diren oroitzapenak ere bai. Cadizen ibili nintzen urtean jasan genuen kolpea zaila da ahazten. Lagunak ditut oraindik bertan», adierazi zuen Rivasek.

Hala ere, jarraitu zuenez, «zoritxarrez, 90 minutuetan zehar gure helburuek talka egingo dute, eta bakoitzak partida irabazi nahiko du. Espero dugu biok gure helburua lortzea denboraldi amaieran».

«Ileak tente» Cadizen

Eta hala da. Realak igoera du jokoan, eta Cadizek Bigarren Mailan mantentzea. Hala ere, gipuzkoarrek ez dute Ramon de Carranza futbol-zelaian inoiz irabazi. Hamahiru neurketa jokatu dituzte bertan, zazpi berdinketa eta sei porroteko balantzea izanda.

Rivasen ustez, «partida polita izango da jokatzeko. Cadizeko jarraitzaileek euren taldea hegaka eramaten ahaleginduko dira; eta bertara joaten diren Realeko zaleak ere gauza bera egiten ahaleginduko dira gurekin. Espero dugu zaleen maila berean egotea. Zelaira salto egiterakoan ileak tente jarriko zaizkigu». Are gehiago, Betisen aurkako partidan zegoen giro bikaina Cadizen egon daitekeenarekin alderatuta, honakoa aipatu zuen: «Egon naizen futbol-zelaietatik, Cadizeko zaleak, onenak ez badira, onenen artean daude».

Eñaut Zubikaraik, bestalde, lehenbailehen lortu nahi du igoera: «Gauzak lehenengo astean egin badaitezke, egin eta listo, lehiaketak ez baitu barkatzen gero. Ahal den arinen gauzak egin eta amaiera eman».

Ormazábal cree que «en casa somos favoritos, podemos ganar a la Real»

El Cádiz llega en un buen momento para enfrentarse a la Real tras vencer al Elche, Murcia y Nástic, y empatar ante el Las Palmas, hecho que le ha ayudado para salir de la zona de descenso, aunque no tiene la permanencia asegurada.

A pesar de la delicada situación del conjunto andaluz, el centrocampista argentino del Cádiz Víctor Ormazábal no muestra complejos por la visita del líder al afirmar que «jugando en casa tenemos que ser favoritos. Hay que salir a tope y demostrar que somos un gran equipo y que no nos merecemos estar abajo».

Asimismo, reconoció que «el equipo está cogiendo ritmo y la victoria ha hecho que la moral esté alta. Creo que podemos ganar a la Real. Ahora estamos en racha y debemos seguir igual porque el sábado podemos lograr la salvación».

Ormazabal podría sustituir a Abraham, que es duda por una fractura en la mano izquierda. Por su parte, el extremo Enrique no podrá jugar por sanción. GARA

ospakizuna

Lehen Mailarako igoera gertu du Realak, baina oraindik ez dago ospakizunerako programa ofizialik. Larunbatean bertan lortuko balu helburua, jokalarien festa igandean egingo litzateke.

Entrenamiento hoy en Anoeta a puerta cerrada

Tras el entrenamiento diferente y de cara a la afición que realizó ayer la plantilla de la Real en el nuevo campo de fútbol de Puio, hoy se ejercitará en Anoeta a puerta cerrada para seguir preparando el choque del sábado ante el Cádiz. La sesión dará comienzo a las 17.00.

Competición sanciona a Balbi y Navajas

El Comité de Competición de la RFEF ha sancionado con un partido al preparador físico Pablo Balbi y al entrenador de porteros Roberto Navajas «por desatender las instrucciones del colegiado» Del Cerro Grande el sábado pasado en el partido ante el Villarreal B en Anoeta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo