GARA > Idatzia > Ekonomia

Langile euskaldunen lan-poltsa sortu du Abadiñoko Udalak

GARA

Abadiñoko Udalak lan-poltsa bat sortu du, hainbat jakintza-adarretako profesionalekin, herriko biztanleentzat errazagoa izan dadin langile euskaldunekin harremanetan jartzea, eta, hartara, euskaldun horiengana jo ahal izateko haurrak edo adinekoak zaintzeko, aisialdiko edo kirol begirale gisa aritzeko edota eskola partikularrak emateko.

Zerrendak osatuko dituzten pertsonen artean, besteak beste, unibertsitateko eta batxilergoko ikasleak, eta ingeniaritza, arkitektura eta erizaintzako profesionalak ere badira. Bost zerrenda prestatu dira, eta guztira, 65 hautagaitza daude. Dena dela, hautagai batzuek lan bat baino gehiago egitea aukeratu dute. Gehienak Abadiñokoak dira, baina Durangoko eta inguruko herrietako batzuek ere eman dute izena.