GARA > Idatzia > Ekonomia

Hilabete honetan abiatuko da Altsasuko S. Koop

p026_f01_088x092.jpg

GARA

Altsasuko Isphording enpresako langile ohiek martxan jarriko duten egitasmo berria aurkeztu zuten atzo. Altsasuko izeneko sozietate kooperatibo berri honek gas instalazioetako kanilak egingo ditu. Hilabete honetan hasiko da lanean, 18 langilerekin. Isphordingeko langile ohiek eta Copreci Mondragon taldeko kooperatibak osatu dute proiektua.

Euren ordezkariek eta Jose Maria Roig Nafarroako Industria sailburuak atzo Iruñean egindako aurkezpenean, Sakana eskualderako duen garrantzia nabarmendu zuten, langabeziak bereziki kaltetu baitu ingurua.

Juan Cruz Bengoetxea kooperatibako kontseilu errektoreko idazkariaren esanetan, garrantzitsua da proiektua aurrera ateratzea beste batzuk bide berari ekin diezaioten. Berak esan zuenez, beste enpresa ixtean langileek argi ikusi zuten mugitu beharra zeukatela, kanpoko inor ez zelako etorriko arazoa konpontzera «makila magiko batekin». Munduko gas sukaldeen %30ek Copreciren osagaiak dituzte eta Altsasuko lantegiak egingo ditu horietako batzuk.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo