GARA > Idatzia > Kultura

Dantza

Gerediaga elkarteak Ezpatadantzari Eguna ospatuko du gaur Abadiñon

Ezpatadantzari Egunaren 38. edizioa ospatuko da gaur, hainbat ekitaldi eta ia hogei talderen partaidetzarekin, antolakuntzako iturriek jakinarazi duenez. Durangaldean, «Dantzari dantza» edo «Bizkaiko Ezpatadantza» mendeetan iraun duen jatorrizko dantza da, eta eskualde honetatik Bizkaiko lurraldeetara zabaldu zen XX. mendearen hasieran. Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz eta Garaiko eleizateak dira ezpatadantzaren aitzindariak, eta gogoz parte hartuko dute gaurko hitzorduan.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo